2010/11/25

Zozketan saridunak

Hauek dira Mintzalaguneko lehen zozketa honetan saridunak:

- Cristina Redondo
- Ana Sanchez
- Axun Iztueta
- Itziar Irigoien
- Carmen Hidalgo

2010/11/24

Azkoitia: Mintzalagun egitasmoa martxan



Azaroaren 11ean eman genion hasiera MINTZALAGUN egitasmoari Azkoitian. Euskaltegian 25 lagun elkartu ginen eta egitasmoaren helburuak birgogoratu ondoren, taldekideek elkar ezagutu zuten. Lehen harreman horren helburua bikoitza zen. Alde batetik, elkar ezagutzea eta beste alde batetik, lehen mintza ordua zehaztea. Behin hau eginda, guztion argazkia atera eta trago bat hartzera joan ginen. Hortik aurrera mintzalgunena da egin beharreko bidea.

2010/11/03

Hasiera ekitaldia


Aurtego "Mintzalgun" gogotsu hasi dugula ospatzeko, hasiera ekitaldi bat egitea erabaki dugu. Ekitaldia Zarautzen izango da, azaroaren 5ean, zigordia kaleko Laboraleko Egoitzan (lehen pisuan), arratsaldeko 7etan.

"Pantxika Lamur NIK EGIN BEHARKO" antzezlana ikusteko aukera izango dugu eta ondoren mokadutxoa. Guztiak gonbidatuta zaudete, sarrera irekia da. Animatu giro ederra izango dugu eta!!!!