2014/04/28

Patata tortilla lehiaketa bikaina!!!

6 taldek hartu zuten parte bertan. 45 minutu izan zituzten tortilla egiteko eta ondoren 3 kidez osaturiko epaimahaia hasi zen lanean.

Asko kostata, baina azkenean txapelduna 2. tortilla zela esan zuten, testura arrazoi nagusi! Taldeko 3 kidek, afari bat lortu zuten!!!!

Ondoren, afari-merienda zoragarri batekin eman genion amaiera ekitaldiari.










Ibilaldi bikaina kostaldetik!

Hementxe ibilaldiko argazkiak!! Buleta zoragarria izan zen, oporrei hasiera emateko!!!




2014/04/10

Usurbilen ogia egiten ikasi dute

Giro ederrean ogi goxo-goxoa nola egin ikasi dute oraingoan mintzalagunek.


Adi-adi ogi goxo bat egiteko azalpenak entzuten

Eskulan eta jolas tailer mundiala Andoainen!!!







Joan den ostiral arratsaldean, apirilak 4, Andoaingo Gurasolagunak eta Ludotekak elkarlanean eskulan eta jolas tailerra burutu genuen. Antolatzaileok arrakastatsua izan zela deritzogu, bai parte-hartzaile kopuruarengatik eta baita igarotako arratsalde atseginagatik ere.



Hemendik aurrera ere, ikastaro edota tailerrak antolatzeko asmoa dugula ere jakinarazi nahiko genuke eta baita herritar guztiak ongietorriak direla ere.

Nahi duenak Gurasolaguna egitasmoan izena eman dezake, astean ordubetez euskara praktikatzeko aukera izango du, euren haurren adin beretsuko haurrak dituzten gur
asoekin. Eta garrantsitsuena dohainik da, beraz anima zaitezte izena ematera.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkietgu Andoaingo Ludotekako langileei euren arreta eta interesagatik. 




2014/04/07

Zarauztik Oriora tipi-tapa, apirilaren 12an!

 
 
Azken urteotan bezala, aurten ere Urola Kostako Mintzalagunok Udaberriko irteera antolatu dugu. 

Irteera apirilaren 12an izango da eta oraingoan, Zarauztik Oriora joango gara oinez (goiz buelta). Goizeko 11:00etan Zarauzko Ikastolaren aurrean elkartu eta gero, tipi-tapa abiatuko gara Oriorantz. Ondoren, Orioko plazan pote batzuk hartuko ditugu.

Zumaia eta Getariatik zatozenok azken autobus geltokian jaitsi beharko duzue. Oriotik zatozenok lehen autobus geltokian.

Zumaia eta Oriotik trenez etortzen bazarete San Pelaio tren geltokian jaitsi beharko duzue.

Animatu eta izena eman !

Aukera ona izango da eskualdeko beste mintzalagun batzuk ezagutzeko eta euskaraz mintzatzeko!

Izena emateko azken eguna apirilaren 10a izango da: e-mailez: urolakosta@aek.org. Edota telefonoz: 943 13 01 75 ( arratsaldez 16:00-18:00)

2014/04/02

Patata tortilla lehiaketa Azkoitian!

Aurtengoan pintxoak alde batera utzi eta tortilla egiteari ekingo diogu!!!!

Apirilaren 11n izango da, Kontzejupen 19:00etatik aurrera. Hementxe informazio gehiago:

Gero, afari-merienda goxo batekin amaituko dugu ekitaldia eta aldi berean hasiera emango diegu oporrei!!!!!