2012/12/18

San Tomas azoka Zarautzen.


Larunbatean Zarauzko Udaletxeko plazan San Tomas Azoka izango da.
Animatu eta azaldu!

2012/12/17

Iñaxioren bertsoa.

Hemen duzue Zarauzko Iñaxioren azkeneko bertsoa:

Espainia aldetikan
jasoa dugu berria
intelektual talde batek
denon eskura jarria
Gaztelerak bizi-omen du
gaur egoera larria
eta indartu beharra
omen da (lotsagarria!)
Nazio hizkuntz bakarra !
hau da beren aldarria
eta Tele 5k ere
babestu du oinarria
Orregaitikan gaurkoan
mugitu Euskal Herria !
Boikota Tele 5 ri !
hori da lehen neurria.

Doinua: Habanera (X.Lete) 
 

Eta zuek, boikota egingo al diozue Tele 5ri?

2012/12/11

Kopla Txapelketa ostiralean Putzuzulon!

Ostiralean Zarauzko Putzuzulon izango den Kopla Txapelketa ikusteko sarrerak zozketatu ditugu. Saridunak hauek dira:

Mertxe Usandizaga
Iñaxio Uría
Carlos Rodriguez

Iaz Beñat Gaztelumendi izan zen irabazlea. Aurten, nor izango ote da?

Antzerkia euskaraz Baztartxo Antzokian




 

Larunbat honetan, abenduak 15, Koldarrak taldearen antzezlana egongo da Azkoitiko Baztartxo Antzokian iluntzeko 20:00etan. Antzerlanaren izenburua "Izan bedi emakumea" da eta bost azkoitiar dira bertako aktoreak. Sarrera dohanik  izango da.


 Anima zaitez, merezi du eta!








2012/11/29

Zumaiako ikasleak eta mintzalagunak irakurketa jarraian.

Veronicak eta Hamidak, Zumaiako AEK-ko ikasleak eta mintzalagunak, Julene Azpeitia lehiaketako ipuinen irakurketa publikoan parte hartu dute. Bien artean "Ahotsak" ipuina irakurri dute.

AUPA ZUEK! PRIMERAN EGIN DUZUE!






2012/11/28

Euskara astea Urola Kostan.


Euskara astea dela eta Urola Kostan hainbat ekitaldi antolaltu dituzte. Hemen egitarauak:
Zarautz
Abenduak 1. 17:15ean Donibane Plazan Kantu Jira.
Abenduak 3. 19:00etan Modelon Zarauzko hizkuntza txikiak.
Abenduak 4. 19:00etan Modelon Telmo Esnalen film laburrak: "Amona Putz", "Hamaiketakoa", "Taxi".

Zumaia
Azaroak 29. 16:00etatik aurrera Alondegian Julene Azpeitia lehiaketa        ipuinen  irakurketa eta poesia emanaldia musikatua.
Azaroak 30.  Gaueko 22:00etan "Gartxot" filma Aita Mari zinean.
Abenduak 1. Eguerdiko 12:00etan Zumaian saltaka euskararen alde.
                      Eguerdiko 13:30ean kantu-saioa Erribera kalean.
Abenduak 2. Arratsaldeko 16:30ean eta 19:30ean euskarazko zinema: Asterix eta Obelix. 

2012/11/19

Leitzaranera irteera (Andoaingo Mintzalagunak)

Hona hemen larunbat honetan egindako irteeraren hainbat argazki!

Eguraldiak lagundu zuen eta goiz pasa ederra egin genuen Leitzarango txokoak ezagutuz.



2012/11/15

"PUBLIKOARI GORROTO" antzezlana Zumaian.


Ostiral honetan, azaroak 16, "PUBLIKOARI GORROTO" antzezlana izango da Zumaiako Aita Mari zinean gaueko 10:00etan. Hau ikusteko gure mintzalagunen artean 5 sarrera bikoitza zozketatu ditugu.

 Saridunen izenak hauek dira:

Ines Muñoz
Ainara Blanco
Lutxi Arsuaga
Imanole Arrizabalaga
Zelia Rojo.

Zorionak eta goza ezazue!

2012/11/13

Mintzalagunen aurkezpena eta ibilaldia


 Mintzalagunek hasi du ikasturtea. Larunbatean elkartu ginen mintzakideak eta orduan egin genuen aurreneko ekintza: 10:00etan batu ginen Kontzejupean aurkezpena egin Mintzalagun programari buruzko azalpenak emateko.




Horren ondotik, Ruben Sudupe biologoarekin ibilaldia egin genuen Ubaiar auzora, herriko landare eta zuhaixkak ezagutzeko. Herri barrutik hasi genuen ibilbidea eta, besteak beste, elizatariko granada arbola eta bestelakoak aztertu genituen. Plazaberri, eta inguruetako espezieak ere identifikatu genituen, Santa Klaratik barrena egin baikenuen Ubaiarrerako bidea.










Guztira 25 mintzakide inguruk hartu genuen parte ibilaldian, eta guztiak ere “oso gustura” egin genuen ibilalditxoa, Ruben Suduperen azalpenak jakinmin handiarekin jarraituz. Osteratxoaren ondoren hamaiketakoa egin genuen Elkargunean.

2012/11/09

Azkotiko aurkezpen eguna

Bihar, larunbata, azaroak 10, Mintzalagun programaren 2012-2013 ikasturteko hasiera ekitaldia egingo dugu Azkoitian. 10etan hasiko da ekimena: Mintzalaguneko kide guztiak Kontzejupean bilduko gara eta bertan mintzataldeak ezagutzera eman eta gero, 10:15 inguruan, ibilalditxoa egingo dugu Ubaiar auzora, Ruben Sudupe biologoaren gidaritzapean. Ibilaldian ikusiko ditugu zuhaitz, zuhaixka eta bestelako espezien inguruko azalpenak emango ditu Sudupek txangoan zehar.Amaitzeko, ibilaldiaren ostean mokadutxoa egingo dugu, 12:00etan, Elkarguneko sukaldean.

2012/11/05

Leitzaranera (Andoain) irteera



Azaroak 17an goizeko bederatzietan zita bat duzu Andoaingo arkupean! 

Andoain ezagutzen duzula, baina Leitzaran ez! Amazonasen egon zarela, baina Leitzaranen ez! Ez daukazu aitzakiarik etor zaitez Leitzarango altxorrak ezagutzera!





2012/10/31

Aurtengo hasiera-ekitaldia!


Aurtengo hasiera ekitaldia azaroak 8, osteguna, izango da Zarauzko Sanz Enean ( sotoko gelan), arratsaldeko 19:00etan.
Beatriz Egizabalek ipuin-saioa eskainiko digu: "Ni ta punto" lana.
Ondoren mokadutxoa!.
ANIMATU ZAITEZ!

2012/10/29

Bertsoa.


Zarauzko mintzalagun batek bertso baten bidez adierazi du bere 1.go mintza saioa.

Hemen duzue Iñaxioren bertsoa:

Mintzataldea

Urriak hogeitalau
gainera asteazkena
hori izan zen hain zuzen
elkartzen ginen lehena
Alde batetikan Karlos
Oriotik zetorrena
eta Zarauztikan berriz
Gontzal, Kiko eta Elena
ta mintzalagun bezala
ni aukeratu,ze pena!
Euskaltzaindi arauetan 
guztietan traketsena.
Euskaldun zaharra batetik
 eta adinez zaharrena
Taldeantzat lagungarri
zinez izan nahi duena

IÑAXIO

Doinua: Habanera (X.Lete)

2012/10/25

18 talde martxan daude UrolaKostan!

Izena emateko kanpaina amaitu ondoren 18 talde  jarri ditugu martxan Urola Kostan: 15 talde Zarautzen eta 3 talde Zumaian ( guztira 65 bat lagun). Horiez gain , aurrerago Zumaian beste talde bat hasiko da eta Orion talde bat sortzeko euskaldun zaharra behar dugu. Beraz, mintzalagun izateko interesa duenak telefono eta helbide honetan eskura dezake informazio gehiago:

943 13 01 75 (Eukene)
urolakosta@aek.org.


2012/10/16

Azkoitiko mintzalgun martxan!!!!!!!!

Aurten ere hasi gara martxan!!!!!!!! Indartsu gainera!!!!!!!! Kontzejupetik aldizkarian MINTZALAGUNEI egindako elkarrizketa hementxe ikus dezakezue!!!!!!!
http://www.azkoitikoudala.info/images/stories/kontzejupetik/kontzejupetik41.pdf

Maxixatzen ere izanda gurean. 2 urtez martxan dabilen talde eder bati eginiko elkarrizketa duzue hemen:




Konturatuko zarete primeran pasatzen dutela. Beraz, zu ere gonbidatuta zaude gurekin batera euskararen zurrunbilo honetan murgiltzera!!!!!!! Iazko argazki sorta honekin, ez al da argi gelditzen? Horren adibide pintxo lehiaketak, bertso tailerrak, aurkezpen festak, San Martingo ondaregunera bisitak eta ikasturteko azken festak izandako arrakasta.



Informazio gehiago: 943 10 15 89 / 943 85 71 70

2012/09/19

Mintzalagun berriz abian Urola Kostan!

-->

Ikasturte berriarekin batera, Urola Kostako Udal Elkarteak, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin batera, Mintzalagun egitasmoa jarri dugu martxan berriro.

Jakingo duzuen bezala, Mintzalagun ekimenak euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu astean ordubetez euskaraz hitz egin dezaten. Iaz 65 bat parte hartzaile izan genituen Urola Kosta osoan 19 taldetan banatuta . Mintzalagun hauek guztiek oraingoan, euskaraz gozatzeko gonbitea egiten digute praktikatu gurekin! lemapean.

Aurten ere kopuru horri eutsi eta, ahal bada, handitu egin nahi genuke. Hortaz, helburu hori lortzeko zuen laguntza ezinbestekoa da, euskaldun berri zein euskaldun zaharrena.

    • Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi... Eman izena!

    • Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu...eman izena!

Izen-ematea: noiz eta non

Izena emateko epea irailaren 19tik urriaren 10era izango da.

Izena emateko 4 bide dituzu:

    • Urola Kostako AEK euskaltegietan eta Zarauzko Udal Euskaltegian.
    • Telefonoz: 943 13 01 75 edota 943 86 04 62
-->

2012/06/25

Ikasturte amaiera bikaina Azkoitian!

                                          Bertso tailerrean ez ziren falta izan, bertsoa, umorea, jana eta edana!
                                          Mundialak gara!




                                          Afaltzen hasteko prest !

Ikus daitekeenez, lagun asko elkartu ginen ikasturteari amaiera emateko. Bertso tailerra oso interesgarria izan zen eta uste baino gehiago ikasi genuen. Eskerrik asko Erniarraitz bertso-eskolari, batez ere, Eneritz, Jokin eta Silviari.

Ondorengo afaria ere ez zen atzean garatu! 50 laguneko kuadrila bikainak ederki afaldu genuen Iraurgi elkartean! Afaria goxo- goxo zegoen, gure sukaldari eta bere laguntzaile finei ere eskerrik asko!!!!!!

Uda bikaina pasa dezazuela eta irailean ikusiko gara elkar!!!!!!!!!!!

Bitartean, izan EUSKALAKARI!!!!!!!!!!!!!!!!!




2012/06/18

Arratsalde bikaina Ondaregunea bisitatuz!






Bisita oso interesgarria izan zen. Azkoitiko historiari buruzko txutxu-mutxu batzuk ezagutu genituen. Eguraldi bikaina egin zuen eta ondorengo tragoa ere ederki etorri zitzaigun egarria asetzeko! Ikusten den bezala, talde bikaina elkartu ginen!


2012/06/12

Ikasturte amaierako festa Azkoitian!


Ekainaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, BERTSO TAILERRA izango dugu Azkoitiko bertso eskolaren eskutik. Elkarguneko sukaldean elkartuko gara eta meriendatu bitartean, berTsoa izango dugu hizketa gai. Ea bertsoren bat edo beste ere abesten dugun!

Ondoren, 20:00ak aldera, Iraurgi elkartera joango gara afari goxo-goxoa zain izango baitugu, Fernando txefaren eskutik.

Ikusten duzuenez, plan zoragarria! Elkarguneko sukaldean ikusi nahi zaituztet guztiok, bertsorako gogoz!

Animatu!

San Martinera bisita!


Ekainaren 14an San Martingo ondaregunea bisitatzera joango gara. Izan ere, azkenaldian egin diren arkeologia-azterketek garbi adierazten dute mendiska hau "sagaratua" dela gutxienez, VII.mendetik, elizatxoan aurkitu duten errausketa-ontziak kontuan izanda. Elizatxoaren tajuketan ageri-agerikoak dira dorrea eta erloju handia, Bilboko Zugasti etxeko erlojugileek egina 1859an. Gaur egun berreskuratu egin da, arkeologia-museo gisa eta eliza-jardueretarako, eta Azkoitiren historia eta Euskal Herriaren ikusmolde espirituala ederki jasotzen dituen lekua da.


Beraz, animatu eta azaldu arratsaldeko 18:00etan euskaltegira! Bertatik oinez abiatuko gara eta ondoren hitzalditxoa izango dugu !











Inbidia emateko

Begira ze argazki politak, ummmmmmmmmmmmmmm





 

Tailer Bejetarianoa

Arrakastatsua izan zen Larunbateko tailerra, jende kopuru aldetik izugarri ez izan arren, primeran pasatu genuen eta baita asko ikasi ere. 







2012/06/09

Sukaldaritza tailerra Andoainen

                                                          


Gaur arratsaldeko 18etan Irunberri elkartean honelako platerak prestatuko ditugu: Bikain pasatuko dugu!!!

Anima zaitezte!!!

2012/06/08

Julian Iantzi Zarautzen !


 
Ikasturtea amaitzear da eta urtero bezala, aurten ere, amaiera festa ospatuko dugu.

Ekitaldia ekainaren 14an, osteguna, izango da, Zarauzko Etxezabalako aretoan ( Udaletxeak kale Nagusian duen eraikinean, 1.go solairuan),arratsaldeko 19:00etan. Bertan,  Julian Iantzi aurkezleak hitzaldia eskainiko du:  euskararekin zer harremana izan duen, nola eta noiz ikasi zuen  eta, zein garrantzia duen bere bizitzan kontatuko digu.
 
Ondoren mokadutxoa hartzeko aukera izango dugu, giroa bikaina izango da, beraz, animatu!!

2012/05/29

Usurbilgoak Arditurriko zuloetan barrena



Oraingoan Arditurriko meatzetan barrena ibili gara. Aiako Harriak parkeko eguna zela aprobetxatuz, toki zoragarri honetan barneratu ginen eta garai bateko meatzariek nola eta nolako lanak egin zituzten ikusi genuen. Eguraldia ere primerakoa egin zigun eta Oiartzungo bidegorritik barrena oinez iritsi ginen Arditurrira.
Bukatzeko, mintzalagunen usadioei jarraituz, hamaiketako ederra egin genuen, sagordoaz bustita, noski!!

2012/05/15

Mintza eguna ekainaren 2an, Santurtzin.


 VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta Bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!


Bazkarirako txartelak maiatzaren 22ra arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da 10 eurotan . Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.

 
Menua: Oilasko paella, txahal-masailak txanpiñoi eta patatak parisko erara, postrea, kafea.


2012/04/18

Primeran pasa genuen!


Martxoaren 30ean egin genuen pintxo lehiaketan primeran pasa genuen!Zazpi taldek hartu zuten parte eta izugarrizko pintxoak egin zituzten denek ere! Emaitza "primerakoa" izan zen, epaimahikideen hitzetan: " pintxo landu, ikusgarri eta gozoak egin dituzuelako".

Prestatutako mokadu guztiak probatu eta eta epaia emateko 20:00etan elkartu zen epaimahia. Txapelduna TXALAPARTA pintxoa izan zen. ZORIONAK laukote!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Ondoren, Jubilatuetara joan ginen afari goxo bat egitera! Izugarrizko giro onean afaldu genuen!

Jarraian argazki gehiago:

2012/03/30

Urola Kostako mintzalagunak txakolindegian.


Hemen duzue txakolindegian atera genuen argazkia. Goiz horretan eguraldi ona izan genuen bidelagun baita txakolina ere. Gustura egon ginen!

2012/03/27

Azkoitiko ikasleak koplatan





Hementxe Azkoitiko ikasleek bideokopla lehiaketara bidali duten kopla sorta! Hauek bai euskalakariak! Onenak zarete! Hau egina zagok / n!

2012/03/23

ukendu tallerra Usurbilen



Martxoaren 20an Itziar Salegi etorri zitzaigun ukenduak nola egiten diren azaltzera. Oraingoan giharretako minari aurre egiteko ukendua prestatzen ikasi genuen.

2012/03/20

Larunbat honetan txakolindegira!


Larunbat honetan hamabi bat lagun joango gara Zarauzko Talaiberri txakolindegira. Goizeko 10:00etan Bertsolari plazan elkartu ondoren , tipi-tapa oinez abiatuko gara.

Han bisita egin ondoren  hamaiketako ederra egingo dugu!

2012/03/16

igandean Igartubeitira

Igande honetan, martxoaren 18an, Igartubeiti baserrira joango gara Usurbilgo mintzalagunok. Dakizuenez, badira 3 urte egitasmoa martxan dela herrian eta
http://www.noaua.com/ eta http://www.usurbil.net/