2014/12/02

Euskararen Nazioarteko Eguna bihar Azkoitian!!!



 Euskara Mahaiak antolaturik hainbat ekintza egun guztian!!!

Informazio gehiago hementxe:
http://www.maxixatzen.com/euskararen-nazioarteko-eguna-abenduaren-3an/


Plazan izango gara zuen zain!

Euskura antzerkia bihar Astigarragan!



Bihar, Euskararen Nazioarteko Eguna aitzaikia, Euskura izeneko antzezlana izango da Astigarragako ikastolan.  Euskura zer den jakin nahi baduzu hurbil zaitez bertara eta listo! Gainera, ondoren, ikastolako haurrek euskal abestiak abestuko dituzte!

Beraz, plan bikaina bihar arratsalderako. Animatu!!!!

2014/11/19

Mertxe, Ramon eta David; kostako mintzalagun apartak!!!!



 Hementxe hirukoteari eginiko erreportajea!

http://www.diariovasco.com/costa-urola/201411/13/lotsarik-gabe-praktikatu-gurekin-20141113004401-v.html

Jarraitu horrela hirukote!!!!


2014/11/12

Pintxo-pote bikaina Azkoitian!!!

Azaraoren 6an, Kontzejupean elkartu ziren Azkoitioko Mintzalagunak. Kide berriei ongo etorria eman eta taldekideak ezagutu ondoren, ostegunetako pintxo-potean jator eta bizi ibili ziren giro ederrean!!!!





Pintxo-pote gehiagotan parte hartzekotan gelditu ziren, euskaraz primeran aritu baitziren denak hala denak ere.

Mikel Markezen bisita Urola Kostan!


Azaroaren 6an, 40 bat lagun elkartu ziren Zarauzko Etxezabalan ikasturte honetako Urola Kostako Mintzalagun egitasmoari hasiera emateko.

Hara bertaratu zirenek Mikel Markezen hitzaldi-kantaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Azkenik, mintzalagunek pintxo gozoak dastatzen zituzten bitartean, beste mintzalagun batzuk ezagutu eta euskara praktikatu zuten “ lotsarik gabe”. Primeran pasa zuten!





2014/11/10

Andoaingo selfie lehiaketak badu txapelduna!!!!

Urriaren 31 izan zen selfiak aurkezteko azken eguna eta sei finalista aukeratu ondoren badugu txapelduna!!! Hona hemen!!!!


Helburua mintzalagun taldearekin argazki bat ateratzea zen, euskararen erabilera irudikatuz. Egin beharra primeran bete dute!!! Zorionak hirukote eta ondo pasa azaroaren 14an Bastero Kulturgunean ospatuko den Potologuak antzezlana ikusten!!!!

Dena den, hementxe finalera iritsitako gainontzeko selfieak:






ZORIONAK denoi!!!!Lan bikainak!!!!!

2014/11/04

Pintxo-potea Azkoitian!!!!

Ostegunean, arratsaldeko 18:00etan elkartuko gara Kontzejupean eta partaide berriei ongi etorria egin ondoren, kalea animatuko dugu guk, euskaraz, giro ederrean eta lagun artean!!!!






Animatu!!!!

UROLA KOSTAN, MIKEL MARKEZEKIN!!!

Osteguna, azaroak 6, Urola Kostan hasiera ekitaldia izango da. Bertan, Mikek Markez egongo da eta kantaldi goxo bat eskainiko du.



 Beraz, ostegunerako plana eginda!!!!


2014/10/22

Selfie lehiaketa Andoainen!!!!

Urriaren 31 izango da selfia bidaltzeko azken eguna. Bitartean, bidali zuen selfia Praktikatu #lotsarikgabe etiketarekin.

Selfie onenak saria izango du, Andoaingo Bastero kulturgunean, azaroaren 14an, ospatuko den Potologuak saiorako.

Zorte on!!!!

Andoainen hasi dira!!!!








Urriaren 4an, giro bikainean eman zioten hasiera andoaindarrek MINTZALAGUNARI!!!! Kafe eta pasta goxo-goxoekin egitasmoari dagozkion azalpenak entzun eta zalantzak argitu ondoren, antzerkia izan zuten lagun. Eta ondoren Mintzalagun kide batek  ipuina kontatu zuen.

Jarraitu horrela lagunok!!!!!

Astigarragan GURASOLAGUN!!!!







Urriaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan,Herri Eskolako jolastokian GURASOLAGUN egitasmoa aurkeztuko da. Beraz, guraso bazara eta euskarari lagundu edota zure seme-alabekin euskaraz bizi nahi baduzu, azaldu!!!

Bertan izango duzu informazio gehiago!

2014/10/15

Hiketalagun Urola Kostan




 


Hika ikasten hasteko urratsa egin edota gaian sakondu nahi duenarentzat 10 orduko ikastaroa izango da, astearteetan 18:30etatik 20:30etara. Behin ikastaroa amaituta mintzasaioak izango dira ardatz, hau da, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera paregabea!

Izena emateko azken eguna, urriaren 23an.
Parte hartzeko edota  informazio gehiagorako:

Urola Kostako AEK
943 13 0175
urolakosta@aek.org

Urola Kostako Udal Elkartea
943 89 08 08
euskara@urolakosta.org


2014/09/25

2014-2015 ikasturtea martxan!

Hasi mingainak astintzen!!!! Aurten ere mintzalagun martxan izango dugu Usurbilen, Andoainen, Hernanin, Astigarragan, Orion, Zumaian, Zarautzen eta Azkoitian!!

Izena eman nahi izanez gero, pasa euskaltegietatik eta han informatuko zaituzte!!!

2014/06/27

Irailean gehiago!!!

Ikasturte amaiera festa mundialak izan ditugu han eta hemen.Ikasturte bikaina izan da eta iritsi da irailean indarberriturik eta gogotsu itzultzeko atsedena hartzeko garaia.

Euskarak ,ordea, udan ere atsedenik ez! Ez ahaztu!!



2014/06/19

Urnietan mintzamerienda!!!

Ostiralean, ekainak 20, Peña Gorostidin, mintzamerienda Mikel Astarloza txirrindulariarekin!!!!
Arratsaldeko 19:00etan elkartu gara!!!!

Animatu!!!





2014/06/18

Ikasturte amaierako pintxopoteo girotua Andoainen


Ikasturte amaieran gaudenez, euskaltegiko ikasleak, mintzalagunak, gurasolagunak eta baita andoaindarrak ere gonbidatuta zaudete pintxopoteo girotu eta berezi honetara.

18:30etan Basteroko Kafetegian egongo gara, anima zaitezte!

2014/06/16

Ekainaren 19an Azkoitian kantu poteoa eta afaria!!!

Ikasturtea kantuz blai amaituko dugu!! Ekainaren 19an, Iraurgi abesbatzakoak lagun, kantu poteo ederra izango dugu. 19:00etan Ttakunen hasi eta plazaraino!

Ondoren, jubilatuetan afaria eta abesti gehiago!!!

Animatu!!!!


2014/06/13

Zumaian urte amaierako festan,Futbolisto baten konfidentziak!

Ekainaren 19an, Zumaiako Alondigan, arratsaldeko 18:30etan Futbolista baten konfidentziak bakarrizketa Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

Ondoren mokadutxoa ere izango dugu!!

Anima zaitez, zure zain egongo gara!!!

2014/06/03

Zoragarri pasa genuen Izarran!!!

Larunbatean Izarran izan ginen Mintza Egunean. Eguraldia lagun izan ez arren, primeran pasa genuen. Ez genuen aspertzeko betarik izan.

 Iritsi bezain pronto, hamaiketako ederra egin genuen.







Behin indarrak hartuta, bueltatxoa egitera. Basotik zehar iritsi ginen Goiuriko ur-jauzira.




Ibilalditxoa eta mintza kalejiraren ondoren, prest geunden bapo bazkaltzeko! Dantza egin ondoren, herrira bueltatu ginen!!!





Oso ondo pasa genuen eta mintzakide berriak ezagutzeko aukera ere izan genuen!!!



2014/06/02

Potologoak antzezla ikusteko zozketako txapeldunak

Honako hauek izango dute, Zumaian, Potologoak antzezlana ikustera joateko ohorea:

1.- Xabier Lizeaga
2.- Almudena Hermosa
3.- Oihana Sanchez

Bakoitzak bina sarrera lortu ditu!Zorionak!!!

Ondo pasa!!!

2014/05/28

Udan ere Mintzalagun!

Udan ere euskara praktikatu nahi baduzu, ez duzu aitzakiarik!!! Informazio gehiago nahi izanez gero,pasa euskaltegitik, ekaineren 20a baino lehen.

2014/05/21

Mintza eguna Izarran



Egun pasa bikaina! Maiatzaren 31n, Izarran elkartuko gara, hasi goizeko hamaiketan eta gauera arte aspertzeko aukerarik ez da izango: hamaiketakoa, ur jauziak ikustera ibilaldia, bazkaria....

Animatu, ederki pasako dugu eta!!!!!

2014/05/13

Literatura eta erotismoari buruzko hitzaldi mundiala!!!

Aurreko ostiralean elkartu ginen Literatura eta erotismoari pare bat buelta emanez, giro ederrean. Hitzaldi alaia, interesgarria eta parte hartzailea izan zen.

Euskaraz sexualitateari dagokion hiztegia ikasteko aukera paregabea izan zen. Adibidez, tuberiak hustu, txirla goxau eta beheko katarrue bezalako hitzak izan genituen ondoren egin genuen afarian mintzagai. Imajinatu!!!

Eskerrik beroenak Juan Karlos Merinori!!!!



2014/05/08

Literatura eta erotismoa aitzakia hartuta hitzaldia Azkoitian

Bihar, maiatzak 9, Elkargunean elkartuko gara Juan Karlos Merino mintzalagun kideak eskainiko duen hitzaldian.

Literatura eta erotismoa izango ditu ardatz eta berak esan duenez,argazki beroez osaturiko Power Point baten laguntzaz bidaia interesgarri bat egingo omen dugu.

Ondoren, bokata jana egingo dugu Orbela tabernan!

Animatu!!!!!


Euskai-Euskararen astea Zarautzen

Egitarau bikaina antolatu dute datorren asterako!!! Baduzue non ondo pasa aukerarik!!

Aprobetxatu!!!


2014/04/28

Patata tortilla lehiaketa bikaina!!!

6 taldek hartu zuten parte bertan. 45 minutu izan zituzten tortilla egiteko eta ondoren 3 kidez osaturiko epaimahaia hasi zen lanean.

Asko kostata, baina azkenean txapelduna 2. tortilla zela esan zuten, testura arrazoi nagusi! Taldeko 3 kidek, afari bat lortu zuten!!!!

Ondoren, afari-merienda zoragarri batekin eman genion amaiera ekitaldiari.