2009/05/18

III. LAUKIROL PROBA

Aurten hirugarrenez antolatu dute LAUKIROL PROBA. Aurreko biak Zumaian izan ziren, eta aurten lehenengo aldiz Zarautzen izango da, ekainaren 6an (larunbata), 10:00etatik 13:00etara, hondartzan eta malekoian (Desertu Txikiaren inguruan). Egun horretan, beraz, eskualdeko hainbat kirol elkarte lehiatuko dira elkarren kontra lau kirol hauetan: futbola, eskubaloia, boleibola eta saskibaloia.


Sariak:
· 1. SARIA: bazkaria edo afaria taldeko kide guztientzat Argiñano jatetxean.
· 2. SARIA: bazkaria taldeko kide guztientzat Kulixka jatetxean.

Izena emateko azken eguna ekainaren 2a da. Parte hartzeko gonbita egiten dizut. Goiz polita pasako dugu, eta bestela, ikusi aurreko urteetako zenbait argazki http://www.sasoian.info/ helbidean.

Argibideak eta izen-ematea:
Zure herriko kiroldegian edo Euskara Zerbitzuan.

943 00 51 04, Zarauzko kiroldegia (Edorta Badiola)
943 00 51 16, Zarauzko Euskara Zerbitzua (Olatz Elustondo)
943 89 08 08, Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzua

MINTZA EGUNA 2009



Mintza egunaren 4. edizioa Gasteizen egingo da, ekainaren 6an, larunbata. Egun pasa ederra, Arabako hiriburuko txokoak eta historia hobeto ezagutzeko, eta mingainak dantzan jartzeko ere aukera izango dute bertaratzen direnek. Hona hemen egitaraua:


- 11:00etan: Ongo etorria eta hamaiketakoa Matxete Plazan.




- 12:00etan: Ibilaladi gidatua, Gasteiz ezagutzen.



- 13:30ean: Kalejira, Alde Zaharretik Landatxoraino.



- 14:00etan: Bazkaria Landatxon.



- 15:30ean: Sari banaketa.



- 16:00etan: Erromeria Erdizka Lauetan taldeak gidatua.


OHARRA: Bazkarirako txartelak lortzeko, mintzalagun egitasmoko dinamizatzailearekin harremanetan jarri! Gogoan izan, izen emate epea: maiatzak 26a dela.


2009/05/07

DENOK FLYSCH-A EZAGUTZERA!!!!


Ibilaldia txalupaz
Zumaia - Deba - Zumaia
Itsas-txango zoragarria, Debaren eta Zumaiaren arteko flysch-gune garrantzitsua ikusteko aukera emango diguna. Itsasoak lagundutako itsaslabar zoragarrietan milioika urtetako historia geologikoa biltzen da, eta horrenbestez gune horrek Biotopo Babestuaren izendapena lotu berri du.
Ordua: 11:00 h
Iraupena: 1h. 15 min g.g.b.
Irteera: Txomin Agirre kaia (Zumaia) - Ikusi Txomin Agirre kaiaren kokapena
Beharrezkoak: Jantzi egokiak eguraldiaren arabera.

ANIMATU ZAITEZTE!!!

ZOZKETETAKO SARIDUNAK




Benito Lertxundiren kontzertua
Lekua: Maria eta Jose aretoan, Zumaian.
Eguna: Maiatzaren 8a. Ordutegia: 22:00
ZOZKETAN SARITUA: CLAUDIA ETXEGARAI (Zarautz)
Kontzertu honetan, Itsas Ulu Zolia izeneko azken diskoa aurkeztuko du.


Antzerkia: 'Ahuntza nor den Sylbia'
(Txalo taldearen eskutik)
Lekua: Aita Mari Antzokia, Zumaia.
Eguna: Maiatzaren 15a.Ordutegia: 22:00
ZOZKETAN SARITUAk:
- PERU ARROIABE (Zumaia)
- NEKANE (Zarautz)
- HORTENTSI GARCIA (Zarautz)
- PEPI GUTIERREZ (Orio)
- MARIA LEAL (Orio)