2015/04/22

Euskahaldunok larunbatean Anaitasunan egongo gara






19. Korrikaren bukaeran, Lorea Agirreren mezuak zioen bezala, euskara plazara ekarri nahi dugu euskahaldunok. Izan eta ekin Euskal Herria euskaldundu arte! Hori dela eta, larunbatean Kontseiluak Anaitasuna kiroldegian, 18:30ean, euskaraz bizitzearen alde burutuko duen ekitaldian parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu.

Eguna girotzeko bestelako ekintzak antolatu dira: bertso bazkaria eta mendi buelta Ezkabatik.

 Hemen bideoa giroa animatzen joateko!!!

2015/04/16

AIZU! aldizkarian berriketan

Mintzapraktika programak protagonista AIZU! aldizkarian. Jakin nahi duzu zer dioten Lurdes Alboniga bidelariak, Bego Cid bidelagunak eta Edorta Lopez mintzapraktika egitasmoen koordinatzaileak?

http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=649:bidelariak-eta-bidelagunak-adiskide&catid=29&Itemid=0