2013/10/30

Animatu eta parte hartu!

Zarautzen, azaroaren 7an aurkezpen jai bikaina izango da. Bertan, Barley Marrey arituko da, Euskal Herria eta euskara aitzaki hartuta, bere bizitzaren inguruko hausnarketa dibertigarriarekin. Horrez gain, pare bat sorpresa ere aurkituko dituzu!!! Zer? Gerturatu eta ikusiko duzu!!!

 19:00etan izango da Etxe-Zabala aratoan (1go solairuan).

Animatu, primeran pasako dugu eta!!!!!!

2013/10/21

Andoainen martxan!!!!!

Hasi dira andoaindarrak, fin-fin, mingaina dantzatzen! Hemendik aurrera euskara ez da faltako bertako kaleetan! Mintzakide eta musikak lagundurik, jari giro paregabean eman zioten hasiera!!!!!




2013/10/14

Mintzalagunak martxan!!!!

Euskara giro jator eta alaiean praktikatu nahi baduzu, eman izena!!!!! Baduzu aukera: Andoainen, Usurbilen, Zarautzen, Zumaian, Orion eta Azkoitian!!! Bertaratu herrietako AEK euskaltegietara edo Udaletako Euskara zerbitzuetara. Galdetu eta zeure neurriko mintza taldea zain izango duzu.

Praktikatu!!!!