2018/03/23

Sei txango KIROLA ETA NATURA egitasmoaren barruan


Kirola eta Natura egitasmoa abiatu du AEKren Praktikatu zerbitzuak. Zikloa osatuko duten sei txangoak Praktikaturen ohiko eskaintza osatzera datoz. Orain arte Mendilagunak, Berbabentura eta Barnetegi Ibiltariei esker mendi irteerak, eskalada, orientazio ikastaroak, arroila jaitsierak... euskaraz burutu badira ere, sei txango hauek kirola, natura eta euskarazko kultur eskaintzaren konbinazioa izan nahi dute. Helburua da Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta egun atsegin bat igarotzea natura errespetatzen ikasiz. 

Dagoeneko egin dira irteera batzuk; biharkoa bertan behera geratu da eguraldi txarra dela eta. Hurrengoa apirilaren 21ean izango da, Trapagaranen, Zugaztietan orientazioa lantzeko asmoz. Informazio osagarria eta izen ematea, ondorengo helbidean. 

Anima zaitezte! Aukera paregabea baita euskaraz ere naturaz gozatzeko.

2018/03/21

Andoaingo dantza tailerrean izena emateko aukera




Bidaide egitasmoko bosgarren ekintza izango da dantza tailerra. Andoainen egingo da datorren apirilaren 24an, eta dagoeneko izena eman daiteke; 5 eta 8 urte bitarteko harrentzat zuzendua dago. Guraso eta haurrek elkarrekin euskaraz jardutea da ekimen honen helburua, batez ere aisialdiari begira. Inguruan bazabiltza, anima zaitez!

2018/03/16

Euskara integrazio hizkuntza

Gero eta gehiago gara euskara ikasteko hautua egiten dugunak, eta ez soilik Euskal Herritarrak. Bada kanpotik etorri eta gure hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen duenik ere. ARGIA astekariak bideo interesgarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!

Euskara integrazio hizkuntza








Gero eta gehiago gara euskara ikasteko hautua egiten dugunak, baina ez soilik Euskal Herritarrak.  Zorionez, badira kanpotik etorri eta gure hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen dutenak. ARGIA astekariak bideo interesagarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!

Euskara integrazio hizkuntza














Gero eta gehiago gara euskara ikasteko hautua egiten dugunak, baina ez
soilik Euskal Herritarrak.  Zorionez, badira kanpotik etorri eta gure
hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen dutenak. ARGIA astekariak bideo
interesagarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!

Euskara integrazio hizkuntza

















Gero eta gehiago gara euskara ikasteko hautua egiten dugunak, baina ez
soilik Euskal Herritarrak.  Zorionez, badira kanpotik etorri eta gure
hizkuntzara hurbiltzea erabakitzen dutenak. ARGIA astekariak bideo
interesagarri honetan bildu ditu hainbat bizipen. Gozatu!

2018/03/12

Urola Kostako AEK-ko irakasle, ikasle eta mintzalagunak sagardotegian!





Iragan larunbatean, Urola Kostako AEK-ko irakasle, ikasle eta mintzalagunak Satxota sagardotegira joan ginen. Jan eta edan bapo egiteaz gain, dantza egin eta abesteko aukera ere izan genuen. Ederki pasa genuen! Datorren urtean berriz!

2018/03/06

Mintzalagunak Gaztañaga sagardotegian!


Tortilla, bakailao, txuleta eta txot egin ondoren, Aiurriko kantutegiaren laguntzat, euskal abestien artean amaitu genuen afaria, oso giro epelean! Mila esker etorri zineten guztioi, baita sagardotegikoei ere!

Hurrengo ekitza maiatzaren 19an Urmara museora egingo dugun irteera izango da, urtarrilean eguraldi txarra medio bertan behera utzi behar izan baikenuen. Animatu!