2014/10/22

Selfie lehiaketa Andoainen!!!!

Urriaren 31 izango da selfia bidaltzeko azken eguna. Bitartean, bidali zuen selfia Praktikatu #lotsarikgabe etiketarekin.

Selfie onenak saria izango du, Andoaingo Bastero kulturgunean, azaroaren 14an, ospatuko den Potologuak saiorako.

Zorte on!!!!

Andoainen hasi dira!!!!








Urriaren 4an, giro bikainean eman zioten hasiera andoaindarrek MINTZALAGUNARI!!!! Kafe eta pasta goxo-goxoekin egitasmoari dagozkion azalpenak entzun eta zalantzak argitu ondoren, antzerkia izan zuten lagun. Eta ondoren Mintzalagun kide batek  ipuina kontatu zuen.

Jarraitu horrela lagunok!!!!!

Astigarragan GURASOLAGUN!!!!







Urriaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan,Herri Eskolako jolastokian GURASOLAGUN egitasmoa aurkeztuko da. Beraz, guraso bazara eta euskarari lagundu edota zure seme-alabekin euskaraz bizi nahi baduzu, azaldu!!!

Bertan izango duzu informazio gehiago!

2014/10/15

Hiketalagun Urola Kostan




 


Hika ikasten hasteko urratsa egin edota gaian sakondu nahi duenarentzat 10 orduko ikastaroa izango da, astearteetan 18:30etatik 20:30etara. Behin ikastaroa amaituta mintzasaioak izango dira ardatz, hau da, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera paregabea!

Izena emateko azken eguna, urriaren 23an.
Parte hartzeko edota  informazio gehiagorako:

Urola Kostako AEK
943 13 0175
urolakosta@aek.org

Urola Kostako Udal Elkartea
943 89 08 08
euskara@urolakosta.org