2014/06/27

Irailean gehiago!!!

Ikasturte amaiera festa mundialak izan ditugu han eta hemen.Ikasturte bikaina izan da eta iritsi da irailean indarberriturik eta gogotsu itzultzeko atsedena hartzeko garaia.

Euskarak ,ordea, udan ere atsedenik ez! Ez ahaztu!!



2014/06/19

Urnietan mintzamerienda!!!

Ostiralean, ekainak 20, Peña Gorostidin, mintzamerienda Mikel Astarloza txirrindulariarekin!!!!
Arratsaldeko 19:00etan elkartu gara!!!!

Animatu!!!





2014/06/18

Ikasturte amaierako pintxopoteo girotua Andoainen


Ikasturte amaieran gaudenez, euskaltegiko ikasleak, mintzalagunak, gurasolagunak eta baita andoaindarrak ere gonbidatuta zaudete pintxopoteo girotu eta berezi honetara.

18:30etan Basteroko Kafetegian egongo gara, anima zaitezte!

2014/06/16

Ekainaren 19an Azkoitian kantu poteoa eta afaria!!!

Ikasturtea kantuz blai amaituko dugu!! Ekainaren 19an, Iraurgi abesbatzakoak lagun, kantu poteo ederra izango dugu. 19:00etan Ttakunen hasi eta plazaraino!

Ondoren, jubilatuetan afaria eta abesti gehiago!!!

Animatu!!!!


2014/06/13

Zumaian urte amaierako festan,Futbolisto baten konfidentziak!

Ekainaren 19an, Zumaiako Alondigan, arratsaldeko 18:30etan Futbolista baten konfidentziak bakarrizketa Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik.

Ondoren mokadutxoa ere izango dugu!!

Anima zaitez, zure zain egongo gara!!!

2014/06/03

Zoragarri pasa genuen Izarran!!!

Larunbatean Izarran izan ginen Mintza Egunean. Eguraldia lagun izan ez arren, primeran pasa genuen. Ez genuen aspertzeko betarik izan.

 Iritsi bezain pronto, hamaiketako ederra egin genuen.







Behin indarrak hartuta, bueltatxoa egitera. Basotik zehar iritsi ginen Goiuriko ur-jauzira.




Ibilalditxoa eta mintza kalejiraren ondoren, prest geunden bapo bazkaltzeko! Dantza egin ondoren, herrira bueltatu ginen!!!





Oso ondo pasa genuen eta mintzakide berriak ezagutzeko aukera ere izan genuen!!!



2014/06/02

Potologoak antzezla ikusteko zozketako txapeldunak

Honako hauek izango dute, Zumaian, Potologoak antzezlana ikustera joateko ohorea:

1.- Xabier Lizeaga
2.- Almudena Hermosa
3.- Oihana Sanchez

Bakoitzak bina sarrera lortu ditu!Zorionak!!!

Ondo pasa!!!