2014/01/22

Guraso-lagun taldeak Andoainen


Guraso-lagun taldeak ari gara osatzen, eta badaukagu koadrilatxo bat..., baina laguntzaile pare bat falta zaizkigu, hau da, bere egunerokoan euskaraz egiten duen laguna, astean ordubetez hainbesteko erraztasun ez daukaten beste lagun pare bati laguntzeko prest dagoena.

Animatzen bazarete jarri kontaktuan Andoaingo AEK euskaltegiarekin ala Udaleko Euskara Zerbitzuarekin.

Zure zain gaude!!!!!



2014/01/16

Iparraldera bisita

Azkoitiko mintzalagun talde batek Iparraldea ezagutzeko txangoa antolatu du, urtarrilaren 19an. Denok gonbidatuta zaudete talde horrekin batera egun pasa bikaina egiteko!!!


2014/01/13

Usurbilen talo tailerra

Usurbilgo mintzalagunek gogoz eta gosez hartu zituzten Eguberrietako oporrak.  Horren erakusle irudian azaltzen direnak jo eta su taloak egin eta egin. Taloak, ordea, ezin hutsik jan eta ederki sartu ziren txistor mutur eta txokolate pixkat batekin.





 Hurrengoa zer ote dugu?