2013/03/18

Korrika hasiera Andoainen



Hemen dituzue bi argazki joan den ostegunean Andoaingo Martin Ugalde kultur Parkean ateratakoak. Horietako batean gure Mintzalagun den Kontxi Salsamendi ageri zaigu bere koroarekin abesten.



2013/03/14

Bihar korrika Kulturala Zumaian eta Zarautzen.



Bihar, martxoak 15, Korrika Kulturalaren barruan Zarautzen arratsaldeko 19:00etan Modelon "Buah Txabal" bakarrizketa izango da eta Zumaian "Gauerdian" antzezlana gaueko 20:00etan Aita Marin.
Bi antzezlan hauek ikusteko sarrera batzuk zozketatu ditugu gure mintzalagunen artean.
Saridunak hauek dira:

"Buah Txabal" bakarrizketa.

Lurdes Ezkurra.
Leire Ugaldebere.

"Gauerdian" antezlana.

Nekane Alberdi.
Xabier Lizeaga.

2013/03/08

Mintzalagunek ere Korrika 18ko aste kulturalari ekarpena egingo diote



Martxoaren 11tik 16ra Korrika 18ko kultur ekintzak ditugu. Hauen artean bi mintzalagunen hitzaldiak izango ditugu. Jarraian dagoen programazioan ikus dezakezue gure egitaraua:


Agian zuen gustukoa den zerbait aurki dezakezu!!


Martxoak 11, astelehena, Elkargunean, 19:00etan
Aforismoak: hitz gutxitan asko esateko
Juan Ramon Alberdi ( Antropologiako ikaslea eta mintzalaguna)

Martxoak 12, asteartea, Elkargunean, 19:00etan.
Azkoitiko mitologia
Juan Bautista Mendizabal (Historialaria)

Martxoak 13, asteazkena, Elkargunean, 19:00etan.
Wikipedia euskaraz, 10 urte
Josu Albero ( Wikipedia euskaraz-eko kidea eta mintzalaguna)

Martxoak 14, osteguna, Elkargunean, 19:00etan
Azkoitiko pelotagintza
Alberto Gonzalez ( pelotagilea)

Martxoak 16, larunbata, Kontzejupean 11:30ean
Mintzasalda-Eman euskara elkarri!!!

Korrika aste kulturala Min

II. Mintzalagun pintxo lehiaketa Azkoitian


Pintxo lehiaketa jendetsua izan zen  8 mintzalagun taldek hartu baitzuten parte.




 Epaimahaikideen hitzetan guztiek aurkeztu zituzte oso maila altuko eta dotore apaindutako pintxoak. Hala ere, Juan Karlos Merino, Delia Santa Maria, Pili Jimenez, Jose Mari Darias eta Lurdes Albonigak prestatutako mokadutxoa izan  zen irabazlea, "A ze parea, karakola eta barea".