2013/02/22

II. MIntzalagun Pintxo lehiaketa


Gaur ospatuko dugu Azkoitiko II. Mintzalagun Pintxo lehiaketa Elkarguneko sukaldean. Mintzalagunentzat Elkarguneko sukaldeko atea 6:30etan irekiko da eta 20:00etarako pintxoak prest izan beharko dituzte epaimahaiari aurkezteko.

Nork irabaziko ote du aurten? Ziur ideia goxo eta original pila bat izango dituzuela.

Zorte on guztioi eta on egin!!!











Iazko parte hartzaileen argazkia

2013/02/21

"Pottola" antzezlana Zumaian.



Ostiral honetan, otsailak 22, Zumaiako Aita Marin "Pottola" antzezlana izango da gaueko 22:00etan.
Gure Mintzalagunen artean 4 sarrera bikoitz zozketatu ditugu. Saridunak hauek dira:

Agurtzane Loiola.
Maite Arribas.
Loreto Garcia.
Almudena Hermoso.

Zorionak!

2013/02/14

Andoaingo Mintzalagunak Badu Bada erakusketan

Astearte honetan, otsailak 12, Andoaingo Mintzalafunak SanTelmora joan ginen Badu Bada erakusketa ikustera.




Gustura ibili ginen, erakusketak merezi du bisitatxo bat egitea.

LOSINTXA LEHIAKETA UROLA ERDIAN




Atera barruan duzun poeta. Urola Korrikak lehiaketa bat antolatu du bailarako 3 herrietan, Losintxa lehiaketa. Parte hartzeko, zure herriko tabernetan aurkituko dituzun kaxetan sartu zure losintxa edo idatzi helbide honetara, herria zehaztuz: botazurelosintxa@gmail.com

 
Urolako mintzalagunak ere parte hartzera gonbidatuta zaudete Urola Korrikak Antolatu duen Losintxa lehiaketan.
Animatuuu eta Parte hartuuu!!!! Agian irabazlea izango zara!

2013/02/08

"Sahara, isiltasunaren ahotsak" antzezlana Azkoitia



  


Otsailaren 16an arratsaldeko 20.30etan, Azkoitiko Baztartxo antzokian Kukuka taldearen “SAHARA, ISILTASUNAREN AHOTSAK” antzezlana ikusteko aukera izango dugu.

Azkotiko Mintzalagunen artean bi sarrera bikoitz zozketatu ditugu.

Zorionak Irabazleoi!!!





2013/02/06

Asmakizuna.


Zumaiako Xabierrek asmakizun hau bidali digu, ea norbaitek asmatzen duen:

Batzuek aurretik daukate
Beste batzuek atzetik dute
Badira aurretik eta atzetik dutenak
Eta ez dutenak ere badira.


Zer da?