2009/05/18

III. LAUKIROL PROBA

Aurten hirugarrenez antolatu dute LAUKIROL PROBA. Aurreko biak Zumaian izan ziren, eta aurten lehenengo aldiz Zarautzen izango da, ekainaren 6an (larunbata), 10:00etatik 13:00etara, hondartzan eta malekoian (Desertu Txikiaren inguruan). Egun horretan, beraz, eskualdeko hainbat kirol elkarte lehiatuko dira elkarren kontra lau kirol hauetan: futbola, eskubaloia, boleibola eta saskibaloia.


Sariak:
· 1. SARIA: bazkaria edo afaria taldeko kide guztientzat Argiñano jatetxean.
· 2. SARIA: bazkaria taldeko kide guztientzat Kulixka jatetxean.

Izena emateko azken eguna ekainaren 2a da. Parte hartzeko gonbita egiten dizut. Goiz polita pasako dugu, eta bestela, ikusi aurreko urteetako zenbait argazki http://www.sasoian.info/ helbidean.

Argibideak eta izen-ematea:
Zure herriko kiroldegian edo Euskara Zerbitzuan.

943 00 51 04, Zarauzko kiroldegia (Edorta Badiola)
943 00 51 16, Zarauzko Euskara Zerbitzua (Olatz Elustondo)
943 89 08 08, Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzua

No comments:

Post a Comment