2014/04/10

Eskulan eta jolas tailer mundiala Andoainen!!!







Joan den ostiral arratsaldean, apirilak 4, Andoaingo Gurasolagunak eta Ludotekak elkarlanean eskulan eta jolas tailerra burutu genuen. Antolatzaileok arrakastatsua izan zela deritzogu, bai parte-hartzaile kopuruarengatik eta baita igarotako arratsalde atseginagatik ere.



Hemendik aurrera ere, ikastaro edota tailerrak antolatzeko asmoa dugula ere jakinarazi nahiko genuke eta baita herritar guztiak ongietorriak direla ere.

Nahi duenak Gurasolaguna egitasmoan izena eman dezake, astean ordubetez euskara praktikatzeko aukera izango du, euren haurren adin beretsuko haurrak dituzten gur
asoekin. Eta garrantsitsuena dohainik da, beraz anima zaitezte izena ematera.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkietgu Andoaingo Ludotekako langileei euren arreta eta interesagatik. 




No comments:

Post a Comment