2015/06/10

Munoandira bisita

Maiatzaren 29an Munoandi herri harresitua ikustera joan ginen. Antxoka Martinez arkeologoa izan genuen lagun, Burdin Aroko herrixka honen ezaugarriak ezagutu eta ulertzeko.

Azalpen interesgarriak izan ziren, gure arbasoen bizia ulertzeko: zergatik aukeratzen zituzten leku hauek herrixkak egiteko, harresiak zer funtzio zuen, bertan aurkitutako hainbat objekturen zergatiak...

Ibilalditxo polita eginez iritsi ginen eta bidean ere ez zen berriketarik falta izan.

Eskerrik asko Antxokari aldez aurretiko jarrerarengatik eta euskaraz hain azalpen bikainak emateagatik!!!!



2015/06/01

Udan ere mintzalagun martxan!!


Azpeitiko Tren museora bisitan

Urola Kostako mintzalagunak eta AEK-ko ikasleak ekainaren 13an Azpeitiko tren museora joango da. Bertan museoa ikusi ondoren, aspaldiko Urola tren zaharrean Lasaora joango gara eta ondoren bazkari eder batekin amaituko dugu!!!



2015/05/27

Joskintza tailerra Andoainen

Andoaingo Mintzalagunei eta Gurasolagunei zuzenduriko ikastaroa izan zen. 
Mintzalaguna den Fatima Cañok erakutsi zigun diru-zorro originalak egiten. 
 
Honela, arratsaldeko 17:30ean 20 laguneko taldea bildu ginen Urigainen. 
Eta bi orduko iraupena izan zuen tailerrean diru-zorroak eskuz egiten ikasi genuen.
Primerako giroa izateaz gain, euskara klasetik kanpo edota erabiltzen ez dutenentzat erabiltzeko
aitzakia aparta izan zen.
 
Mila esker bertaratu zirenei eta nola ez Fatima Cañori.
 


 

2015/05/15

Egun pasa ederra egin genuen Aizpurutxora

Maiatzaren 9an goizeko 11:00etan Kontzejupen elkartu ginen eta hor hasi zen gure ibilalditxoa Aizpurutxora. Giro ezin hobea izan genuen lagun eta kontu-kontari patxada ederrean Aizpurutxora iritsi ginen.



 Behin han, bazkari goxoaz gozatzeko parada izan genuen eta mahai inguruan ez zen hizketa gairik falta izan.



 Kafetxoa hartu ondoren, berriro tipi-tapa Azkoitira iritsi ginen.