2014/03/26

2014/03/20

Zertarako Hegoak antzezlana Zumaian!!!!

Urola Kostako mintzalagunen artean, martxoaren 21ean, Zumaiako Aita Mari aretoan, gaueko 22:00etan, egingo den antzerkirako 3 sarrera bikoitz zozketatu dira. Hona saridunak:

- Xabier Lizeaga
- Olatz Alberdi
- Lutxi Arzuaga

Ondo pasa dezazuela!!!!

2014/03/06

Euskal kantagintza berriaren historia, Urnietan

Martxoaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, Andoni Tolosaren eskutik, hitzaldia, musika emanaldia eta proiekzioa izango dituzue Lekaio Kultur Etxean.

Animatu zuen zain izango gara eta!!!!




2014/02/25

Sahatsa dantza taldera bisita

Azkoitiko mintzalagunak Sahatsa dantza taldera bisita egin zuten! Euskal dantzei buruzko bitxikeria ugari ezagutzeaz gain, izan zen, dantzarako aukerarik ere!!!

Eskerrik asko Sahatsa dantza taldeari, euren entseguak nolakoak diren ikusten uzteagatik eta hain ederki pasarazteagatik!!!!