2015/11/23

Urola Kostako Mintzalagun martxan





Azaroaren 5ean, Urola Kostako Mintzalagunaren aurkezpena egin genuen Zarautzen.

Bertan 40 bat lagunek elkartu ginen Miriam Mendozaren kontakizuna entzuteko. Miriamek bertako istorioak kontatu zizkigun: Euskal mitologiaz, ekiloreaz, Zarauzko Narros gela urdinarena... Oso gustura egon ginen hori guztia entzuten. Ondoren pintxoak dastatzeko aukera ere izan genuen.

2015-2016 ikasturte honetan 95 bat lagunek eman dute izena egitasmoan parte hartzeko. Iazko talde guztiak dagoeneko aktibatuta daude; talde berriak, berriz, hilabete honetan sortu eta martxan jartzen ari gara. Halere, hau da ikasturte honetan aurreikusten dugun talde kopurua: 5 talde Zumaian, 2 Getarian, 14 Zarautzen eta Orion 3; guztira 25 bat talde.


Zuk ere kide izan nahi baduzu, badakizu!!!

No comments:

Post a Comment