Begi bistakoa da itxialdia luzatzen ari dela, eta hasieran berrogeialdia gehiegitxo zela iruditzen bazitzaigun ere, berrogeigarren egunera hurbiltzen ari gara. Egun hauetan, Aste Santuko oporrak ere tartean, Mintzalagunei elkarrizketekin jarraitzeko baliabide ugari eskaini dizkiegu, eta erantzuna oso ona izaten ari da.
Andoaingo Mintzalagun batzuek ere umore onez hartu dute erronka, eta birtualki elkartzea erabaki dute.
Bada, jarraitu ezazue horrela, eta erakutsi dezagun birusak ez gaituela mututuko!
No comments:
Post a Comment