Eskertzekoa da mintzalagunek erakutsi duten jarrera itxialdian zehar. Gehienek online hitz egiten jarraitu dute, eta solasaldiak xarmak galtzen duen arren, elkarrekin egoteko beste modu bat dela argi ikusi dugu. Egoera biguntzen hasi da, eta terraza batzuk irekita dauden honetan, batzuek ez dute aukera galdu nahi izan. Argazkikoak Andoaingo mintzalagunak dira. Ikus daitekeenez, batzuk umore onarekin hartu eta bideo dei bidez elkartu dira, eta beste talde bat kalera irten eta kafe baten bueltan egin dute solasaldia.
Ainara, Mercé eta Domi.
Agurtzane, Dolores, Diana, Paula eta Kontxi.
Josean, Txus, Angel, Miren, Inaxio eta Patri.
Guztiek ekipo bikaina osatzen duzue. Baina hori badakigu zergatik den... gustuko lekuan, aldaparik ez!
Bejondeizuela!
No comments:
Post a Comment