2018/04/24

Bizkaitarrek Gipuzkoara txangoa!



Iragan larunbatean Basauri eta Galdakaoko Berbalagunen bisita izan genuen. Egitarau oparoarekin etorri ziren, gainera.Goizean, Astigarragako sagardoaren museoan izan ziren, eta jakina,sagardoaren historiaz eta dastaketaz gozatu ederra hartu zuten. Bazkal aurretik ere poteo animatua izan zuten, izan ere, Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek giro ezin hobea jarri zuten  bertsoz zein kantuz.  



 Sagardoarekin hasi eta sagardoarekin bukatu, Gaztañagan bapo bazkaldu zuten berbalagunek. Agenda kontuengatik ezin izan genuen Andoaingo mintzalagunok eurekin elkartu, baina hurrengo urterako hitza hartu dugu. Duda barik, aparteko plana baita.

No comments:

Post a Comment