2018/04/27

Dantza tailerra, arrakastatsua!

Asteartean dantza tailerra egin genuen Bidaide egitasmoaren baitan, Andoaingo Arrate frontoian. Bertaratutakoek euskal dantzak ikasteko eta  praktikatzeko aukera izan zuten, guraso zein haur.






Bertan egon zirenek arratsalde ederra pasa zuten, giro polita eta barreak ez ziren falta izan. Hau izan da Bidaideren laugarren ekintza; azkenekoa, maiatzaren 18an egingo dugu, Aplikazioak euskaraz deiturikoa. Emango dizuegu horren berri ere.

No comments:

Post a Comment