2017/12/12

Jai giroan ospatuko dute Santo Tomas Eguna Zarautzen


Zarauzko Mintzalagunek aitzakiarik ez dute izango, larunbat borobil batez gozatu ahal izateko, izan ere, Santo Tomas eguna ospatzeko aukera izango dute larunbat honetan. 10:30ean abiatuko den Mintzodromoarekin batera, ipuin-kontalaria ere izango da 12:00etatik aurrera eta 13:00etan, herri-kirolez gozatu ahalko dute. Goizean zehar, gainera, taloak, edariak, otarren zozketa, txistor lehiaketa eta musika izango dituzte aukeran. Ez galdu aukera eta animatu Santo Tomas eguna ospatzera.

No comments:

Post a Comment