2017/12/15

Talo tailer arrakastatsua Anoetan


Anoetako Mintzalagunek talo tailerra izan zuten atzo. "Oso gustura" egon ziren eta arratsalde-iluntze atsegina igaro zuten, giro lasaian. Anoetako Talogileek gidatu zuten tailerra eta bertaratu ziren mintzalagunek taloak nola egiten diren ikasteko aukera izan zuten. Aurreko mantala jantzita, eskuak irinez zikintzeko parada izan zuten. Batzuek etxeko txikienek lagunduta egin zuten taloa. Azken hauek ere ezin hobeto igaro zuten arratsaldea. 
Gabonetan, etxekoak harrituta uzteko moduko taloak presta ditzakete aurrerantzean gure mintzalagunek. Mila esker Bakarneri eta bere laguntzaileei eta, nola ez, tailerrean parte hartu zenutenoi.



No comments:

Post a Comment