2017/12/05

Talo tailerra Anoetan

Anoetako Mintzalagunek Gabonen aurreko azken ekintza izango dute, abenduaren 14an. Herriko Talogileen elkartearen eskutik, talo tailerra izango dute, Kuku elkartean, 19:00etatik aurrera. Taloak nola egin irakatsiko diete bertan eta, lan hori egin ondoren, dastatzeko aukera ere izango dute. Animatu eta parte hartu!

No comments:

Post a Comment