2009/02/05

Korrika 16 omenaldi ekitaldia

Edizio honetako omenaldia ez da ohi bezala kultur ikuskizuna izango, Korrika 16ren omenduak protagonistatzat dituen dokumental baten estreinaldia baizik. Protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau pertsona dira, Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak. Hamaika dira euren modura euskarara hurbildu direnak eta euskaldun asko eta asko lau pertsona hauen bizitzetan identifikatuta sentituko dira, beraiek euskaraz bizi nahi dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren antzekoa izango baita ziur aski.

Korrika 16ren web orrian dokumentalaren trailerra ikusgai dago.

2009/02/02

Prentsaurrekoa



Eskualdeko euskaldun berriek euskaltegietatik kanpo, kalean ere euskaraz hitz egiteko balioko du Mintzalagunek, eta horrek beste hainbat ondorio positibo ekarriko du berarekin. «Programak funtziona dezan, euskaldun berriekin euskaraz hitz egingo duten euskaldun zaharrak aurkitu behar ditugu». Gero 2-4 laguneko taldeak osatuko dituzte eta hortik aurrera, baldintza bakarra eskatuko dute; astean gutxienez ordubetez elkartzea hizketan aritzeko. Gainera, «taldeak berak erabakiko du noiz, non eta zer-nolako jardueraren inguruan bildu» eta denak maila berean egongo dira; «ez da irakasle-ikasle dinamikarik izango». Informazio gehiago...