Joan den ostiral arratsaldean, apirilak 4, Andoaingo Gurasolagunak eta
Ludotekak elkarlanean eskulan eta jolas tailerra burutu genuen.
Antolatzaileok arrakastatsua izan zela deritzogu, bai parte-hartzaile
kopuruarengatik eta baita igarotako arratsalde atseginagatik ere.
Hemendik
aurrera ere, ikastaro edota tailerrak antolatzeko asmoa dugula ere
jakinarazi nahiko genuke eta baita herritar guztiak ongietorriak direla
ere.
Nahi duenak Gurasolaguna egitasmoan izena eman dezake,
astean ordubetez euskara praktikatzeko aukera izango du, euren haurren
adin beretsuko haurrak dituzten gurasoekin. Eta garrantsitsuena dohainik
da, beraz anima zaitezte izena ematera.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkietgu Andoaingo Ludotekako langileei euren arreta eta interesagatik.