KIROLA eta NATURA egitasmoaren bigarren irteera egingo dugu otsailaren 24an. Kasu honetan, Gorobel mendilerro ingurura hurbilduko gara, aukera ederra bertako paisaia ezagutu eta mendiaz gozatzeko. Gainera, berritasun gisa argazki lehiaketa ere izango da. Edonork eman dezake izena. Informazio gehiago eta izen-ematea, HEMEN
Anima zaitezte!
2019/01/29
2019/01/24
Bidaide indartu nahian
Gipuzkoa mintzalagunon sarea osatzen dugunon artean, eguneroko kezka izan ohi da gure egitasmoetara jendea erakartzearena. Nola egin? Nola izan erakargarri ezagutzen ez gaituztenontzat? Urtero zerbait berria egiten saiatzen gara, entretenimentua eta heziketa lagun, euskaraz ere gozatzen jarraitzeko. Andoaingo Mintzalagun programaren helburuetako bat horixe izan da, eta ondorioz, Bidaide proiektuari indarra eman nahi izan diogu. Horretarako ikastetxeetan gure egitekoa azaldu dugu, eta lortu ere egin dugu jende gehiagorengana iristea. Goian duzuen hau da ikasturte honetako egutegia. Datorren ekintza otsailaren 15ean egingo dugu: brotxeta dibertigarriak! Izango duzue honen berri ere.
Bitartean, ondo bizi!
2019/01/17
Giro ederra ipuin kontaketan
Andoaingo Mintzalagunak antolatuta, ipuin kontaketa izan zen atzo
Bastero kulturgunean, arratsaldeko 17:30ean. Saiora jende mordoxka
hurbildu zen, guraso zein haur, eta giro ederrean entzun zituzten Leire
Zinkunegi kontalariaren ipuinak.
Profesional ona zela agerian utzi zuen Leire Zinkunegi ipuin kontalari
oriotarrak. Saiora hurbildutako haurrak gogo oneko eta mugitzeko
beharrez zeudela ikusita, kantu batekin eman zion hasiera saioari,
Haurren arreta bereganatuta, bi ipuin kontatu zituen: lehena, "Lukas
Sagua" eta ,bigarrena, "Barrurago sakonago", laguntasuna, elkarlana eta
jakinduria, besteak beste, elkarbanatzen dituzten istorioak, hain
zuzen. Asmoa haurrak eta laguntzaileen arteko intereakzioa sustatzea
bazen ere, testuinguruak ez zuen gehiegi lagundu. Dena den,
bertaratutakoak gustura geratu ziren entzundakoarekin, belarriak eta
irudimena ere gozatu baitzituzten.
Arestian aipatu bezala, Andoaingo Mintzalagunak antolatutako saioa izan zen, Bidaide
egitasmoaren baitan, Azken honen helburua da gurasoek eta haurrek
euskaraz jarduera ludiko eta entretenigarriak egitea, eta horretarako
baliabideak jartzea. Hurrengoan sukaldaritza tailerra eskainiko dute,
otsailaren 15ean.
2019/01/15
Ipuin kontalaria bihar, Basteron
Leire Zinkunegi ipuin kontalariak saioa eskainiko du bihar, arratsaldeko
17:30ean Bastero kulturgunean. Saioa doan da eta 5-10 urte bitarteko
haurrei zuzendua dago; sarrera irekia da.
Andoaingo Mintzalaguna ekimenak antolatu du saioa, Bidaide programaren
baitan. Azken honen helburua guraso eta haurrek elkarrekin euskaraz
jarduteko ekintzak antolatzea da, elkarreraginaren bitartez. Horregatik,
urteko lehen ekitaldia izango da biharkoa. Azken urteotan, Leire
Zinkunegi kontalaria herriz herri dabil ume, gazte zein helduenrtzat
ipuin zoragarriak kontatzeko asmotan. Balio hezitzaileak bilatzen ditu,
eta haurra eta gurasoen arteko interakzioa ere egon ohi da saioetan.
Hori dela eta, haurrak saiora guraso edo besteren batekin joatea
gomendatzen da. Esan bezala, sarrera doakoa eta irekia da; Bastero
kulturgunen izango da arratsaldeko 17:30etan. Anima zaitezte!
2019/01/14
KIROLA ETA NATURA PROGRAMA, 2019
AEKren Praktikatu
zerbitzuak Kirola eta Natura egitasmoaren bigarren edizioa abiatu du.
Iazko esperientzia ona aintzat hartuta, beste sei txango prestatu
ditu, urtarriletik ekainera bitartean egiteko. Helburua da, iaz
bezala, Euskal Herriko kultura eta parajeak euskaraz ezagutzea, eta,
natura errespetatzen ikasiz, egun atsegina igarotzea.
Hala, Artxandan
hasiko da zikloa, urtarrilaren 20an. Bi eta bost kilometroko
orientazio ibilbideak egingo dira, familian, taldean nahiz bakarka.
Otsailaren 24an, berriz, 11 kilometroko ibilbide zirkularra egingo da
Gorobel mendilerroan (Ledoño Goikoa-Tologorri-Menerdiga-Ledoño
Goikoa), argazki lehiaketa eta guzti. Hurrengoa martxoaren 24an
izango da: 12 kilometroko ibilaldia Barbadun ibai ondotik, El
Pobaleko burdinolarako bisita barne. Maiatzaren 12an, Entzia
mendilerrora joango dira parte-hartzaileak, Kristinoen koba bisitatu
eta 12 kilometroko ibilbide zirkularra egitera. Bukatzeko, ekainean
egingo dira azken bi txangoak: 9an, Urkiolatik Ipiztera 14
kilometroko ibilbidea egingo da, eta Santa Kruz apaizaren ezkutalekua
bisitatuko; 23an, Itxinako zeharkaldia, 11 kilometroko ibilbide
zirkularra (Atxulaur-Supelegor koba-Itxina-Kargaleku).
Parte hartu ahal
izateko, nahitaezkoa da izena ematea. Partaide guztiek jasoko dute
opari bat, txangoa abiatzerakoan. Halaber, adituen taldeak izango
dira beti bidean laguntza emateko.
HEMEN eman dezakezue izena. Anima zaitezte!
2019/01/09
"Sorginak Sutara" antzezlana Urnietan
Urte berriarekin batera, asko izaten dira jendearen asmo onak; horietariko bat izan ohi da euskara ikastea edo euskaraz praktikatzen jarraitzea. Inguruko herriotan ere martxan darrai mintzalaguna programak eta hil honetan hainbat ekitaldi antolatu ditugu, Urnietan egingo duguna kasu.
"Sorginak sutara" antzerki emanaldia izango dugu datorren asteartean, urtarrilak 15, 19:00etan.
Egape ikastolako guraso talde batek prestatutako lana da.
Beraz, inguruan bazabiltzate, ez ezazue zalantzarik egin eta hurbildu zaitezte
ikuskizunaz goazatzera! Gainera, doan da!
Subscribe to:
Posts (Atom)