2013/06/28

Oporretan goaz!!

Urola Kostako mintzalagunak eta hiketalagunak oporretan goaz. Irailean berriz, matrikulazio kanpaina irekiko dugu eta dauden mintza taldeak martxan jarriko ditugu.
Uda on-ona izan!!

2013/06/24

Ikasturteko amaiera festa Zumaian.

Aurreko ostegunean ikasturteko amaiera festa ospatu genuen Zumaiako ikasleek ,mintzalagunek eta irakasleok AEK euskaltegian .
Bertsolaria eta kantu saioa izan genituen eta amaitzeko, ikasleek prestatutako enpanadak eta patata tortillak dastatzeko aukera izan genuen.

Denoi uda on-ona pasa eta datorren ikasturtera arte!






2013/06/20

Kurtsoa amaierako festa Azkoitian

Gaur, ekainak 20, Azkoitiko Mintzalagunek eta euskaltegiko ikasle eta irakasleok ikasturte amaierako festa izango dugu. Arratsaldean, 18:30etik 20:30era, Elkarguneko sukaldean profiteroleak prestatzeko tailerra izango dugu Javier Camon sukaldariak gidatuta.




21:00etan  Azkoitiko Jubilatuen tabernan afalduko dugu denok elkarrekin giro zoragarrian.

2013/06/11

Andoainen Euskal Pintxo Poteoa!

 Ikasturte honi amaiera emateko, datorren ostegunean, ekainak 20, Mintzalagunak eta euskaltegiko ikasleak elkarrekin bertako pintxo potera joango gara. Hiru elementu uztartuz primeran pasatzeko asmoz. Izan ere, pintxoa dastatzen dugun bitartean eta mingaina bustita euskaraz hitz egingo baitugu.

2013/06/07

Amaiera ekitaldia Zarautzen.

Datorren asteko ostegunean, ekainak 13, Urola Kostako mintzalagunok amaiera ekitaldia ospatuko dugu.
Joxe Mari Carrere kontalariak ipuin pre-erotikoak kontatuko dizkigu Sanz- Enea Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan.
Ondoren mokadutxoa.
Animatu!

2013/06/06

Berria egunkariaren 10.urteurrena.





 Berria egunkariaren 10. urteurrena dela eta, aste honetako larunbatean, ekainak 8, Zarautzen Bertso trama izango da.
Hau ikusteko mintzalagunen artean 5 sarrera bikoitz zozketatu ditugu. Hemen saridunen izenak:

Iñaxio Uría
Lurdes Tellabide.
Mertxe Usandizaga.
Ana Eizagirre
Xabier Lizeaga.




2013/06/05

Haurrekin euskaraz jolasteko tailerra




Andoainen maiatzaren 31ean ederki pasatu genuen euskaraz jolasten! Eguraldi txarrari aurre eginez, ludotekan arratsalde polita igaro genuen. Tailer honen bitartez, Andoaingo gurasoen artean euskaraz jolastearen beharra zabaldu nahi izan dugu. Honela, hurrengo ikasturtean Gurasolagun martxan jarri ahal izateko.

MINTZA EGUNEAN PRIMERAN PASA GENUEN

Joan den larunbatean Elgoibarren mintza eguna ospatu zen eta Azkoitiko mintzalagunok primeran pasatu genuen.

Goizeko hamaiketan iritsi ginen Elgoibarrera. Auzkerpenaren ondoren mokadutxoa jan eta Elgoibarko historialaria den Pello Arrietarekin ibilaldi gidatua egin genuen.

Eguardiko 14:30ean Maalako parkean bazkaldu genuen. Bazkaria zoragarria izan zen eta ondorengo dantzaldian ere gozatu ahal izan genuen.






Honekin lotuta,  Maxixatzen kultur elkartekoek Xiomara Galvis mintzalagunari egindako elkarrizketa duzue ondorengo lotura honetan:
http://www.maxixatzen.com/index.php/kultura/elkarrizketa/921-xiomara-galvis-mintzalaguna