2015/10/29

2015/10/13

Astigarragako mintzalagun hastera doa!!!

Urriaren 28an aurkezpen bilera izango da, euskaltegiko lokal berrian arratsaldeko 19:30ean. Bertan iazko mintzalagunak eta aurten gurera animatu direnak elkartuko gara eta egitasmoaren aurkezpenaren ondoren taldeak osatuko dira.

Animatu zu ere!!!


Andoiango 1go mintzodromoa

Urriaren 3an bertan ospatu zen Andoaingo 1go mintzodromo arrakastatsua.

32 lagun elkartu ziren bertan, honako gai hauen inguruan eztabaidatu edota hitz-aspertu baten aitzakian ordubetez euskaraz hitz egiteko:

1go gaia: Andoain: bi herri?
2. gaia: euskararen erabilera
3. gaia: herri bizia?





Andoaingo mintzalagun dinamizatzailearen elkarrizketa entzuteko aukera hementxe: https://www.youtube.com/watch?v=rHh78E03NgQ


Eskerrik asko bertara gerturatu eta parte hartu zenuten guztioi.

2015/10/02

Mintzalagun egitasmoak martxan



Ikasturtea hastearekin batera hemen gara mintzalagunak berriro martxan. Beraz, iadanik taldea baduzu, badakizu: jarraitu aurrera!!

Ez dakizula zer den mintzalagun, badakizula eta izen eman nahi duzula, iaz ezinezkoa izan zitzaizula gurekin euskara praktikatzea....badakizu: #lotsarik gabe praktikatu gurekin.

Eskatu informazioa hemen:

- Astigarraga eta Urnieta herrietarako: 
 Telefonoa: 607 610 687
 Bulegoa: Astigarragako AEK

- Urola Kostako herrietarako:

  Telefonoa edo whatsApp: 625 485 215
  E-mail : urolakosta@aek.org
  Bulegoak: Urola Kostako AEK-o euskaltegietan, Zarauzko Udal Euskaltegian eta herrietako Udaleko Euskara Zerbitzuetan ere eman daiteke izena

- Andoainen:

  Telefonoa: 943 591 704
  Bulegoa: Andoaingo AEK euskaltegian
  E-maila: andoain@aek.org

- Usurbilen:

  Telefonoa: 943 372 001
  Bulegoa: Usurbil Etumeta AEK euskaltegia
  E-maila: usurbil@aek.org

- Azkoitian:

  Telefonoa: 943 151 089 / 943 857 1705
  E-maila: azkoitia@aek.org / euskara@azkoitia.eus
  Bulegoak: Azkoitiko AEK euskaltegia eta Udaleko Euskara Zerbitzuan