2018/05/30

EKAINAREN 16AN URDAIBAI KAYAK-ZEHARKALDIA



Praktikatu zerbitzuak  zikloa osatuko duen azken eta seigarren txangoa dakar: Urdabaien kayak zeharkaldia.
Kortezubitik Laidarainoko ibilbidea izango da, eta bukaeran nahi duenak Bird-Center-era bisita egin dezake. Ez dago esan beharrik, plan aparta betiko errutinatik ateratzeko.

Informazio gehiago eta izen-ematea HEMEN

Horrela itxiko du ikasturtea KIROLA eta NATURA egitasmoak. Datorren urtean, gehiago izatea espero dugu!

2018/05/25

Alkizako UrMara museora bisita gidatua!

 Koldobika Jauregi eskultorearen eskutik, pare bat orduko ibilbidez gozatu genuen UrMara museo inguruko basoan zehar: hainbat eskultura ikusi eta bere azalpenak entzun genituen eguraldi ederraz gozatu bitartean. Amaieran, hamaiketakoa egin genuen eta papera egiten ere irakatsi zigun!
Mila esker, beraz, Koldobikari eta Urmara museoari, larunbat goiza giro paregabean igaro baikenuen!


Museoaren informazio osagarria, HEMEN duzue.

Andoaingo mintzalagunoi azken ekintza geratzen zaigu aurtengo ikasturteari amaiera emateko: ekainaren 19ko karaokea! Ez galdu

2018/05/23

Ekainaren 3an PAGOETA ORIENTAZIOA


Udaberriarekin batera ekintza andana egin ohi ditugu, eta gehienetan, naturarekin zerikusia dutenak izaten dira. Praktikatu taldeak ere "Kirola eta Natura" egitasmoaren baitan,  bere bosgarren ekintza dakar: Pagoeta orientazioa (Aia)
Bertan, oinarrizko orientazioaren ezagutza ikasiko dugu, praktikoa dudarik gabe mendian ibiltzeko. Animatu!

Informazio gehiago eta izen-ematea HEMEN.


2018/05/21

Euskarazko aplikazioak sarean



Joan den asteburuan izan dugu mugimendua. Bidaide egitasmoaren azkeneko tailerra izan genuen Andoaingo Bastero kulturgunean ,Aplikazioak euskaraz deiturikoa. Azkue Fundazioko Iurdana Acasusok hainbat aplikazio interesgarri erakutsi zizkigun etxeko txikiekin gozatu ahal izateko. Ikasketa ludikorako zein entretenimendurako bideratuak daude, guztiak ere euskaraz. Gainera, horietako gehienak euskara hutsean daude. 
Bertaratu ginenok harrituta geratu ginen sareko eskaintza ikusita, non aukeratua badaukagulako. Acasusok azpimarratu zuenez, arazoa askotan informazio falta izaten da, alegia, ez dakigu non kontsultatu edo bilatu ditzakegun merkaturatutako aplikazio hauek. Horri erantzuna ematen saiatzen dira Azkue Fundaziokoak, interesdunei bilaketa lanak errazteko. Hainbat argibide eman zituen horretarako, eta bilaketak egiteko atarien eman zigun: sarea eta euskalapps.

Dena den, informazio gehiago nahi izatera, Azkue Fundaziora jo dezakezue. 

Aipatu bezala, honekin eman diogu amaiera Bidaide programari. Datorren urtean ere etorriko gara bueltan, ekimen eta jarduera interesgarriak eskaintzeko asmotan. Bitartean, ez ahaztu: praktikatu eta bizi euskara!




2018/05/09

Maiatzean badugu saltsa!



 Agendan apuntatzeko proposamen ederrak dituzue honakoak:
'Aplikazioak euskaraz' ekimena 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta parte hartu nahi duten umeek heldu batekin bertaratu beharko dute. Etxetik telefonoa edo tableta eramatea gomendatu dute, erakutsitako aplikazioek nola funtzionatzen duten momentuan bertan ikusi ahal izateko. Ekintza honekin emango zaio amaiera 2017-2018 ikasturteko Bidaide izeneko ekimenari: aurten, gozogintza tailerra, jolas kooperatiboak, ipuin kontalaria, eskulan tailerra eta dantza tailerra antolatu ditugu.









Mintzalagunek, berriz, Alkizako Urmara museora joateko aukera izango dute hilaren 19an: Koldobika Jauregiren museoan bisita-gidatua egingo dute, baita hamaiketakoa ere. Helduek ekainean egingo duten karaokearekin emango diote amaiera ikasturteari.
Inork parte hartu nahiko balu, deitu Andoaingo AEK euskategira edo udaleko euskara zerbitzura. Animatu eta parte hartu!


Bistan da, maiatza ere kargaturik datorkigula. Izan ere, udaberria sasoi bikaina da mihia askatzeko! Praktikatu eta bizi!

2018/05/03

Hurrengo ekintza, AGUAKE UR-JAUZIA maiatzaren 19an


Kirola eta Naturaren baitan, hurrengo hitzordua: Aguake ur-jauzira (Antoñana, Araba), maiatzaren 19an, larunbata.
Arroila erraz bezain ederra, ezin hobea mundu honetan lehen pausoa eman nahi dutenentzat. Jakinmina baduzue, ez egin zalantzarik, hauxe da zuen aukera! Gainera, doan da!
Izena eman HEMEN maiatzaren 9an baino lehen.