Azken aste hauetan herriko Mintzalagun eta gurasolagunek hainbat
ekintzatan parte hartu dute.
Apirilaren 13an Andoaingo euskaltegiko ikasle batzuk, herriko
mintzalagunak eta Tolosako mintzalagunak Gorrotxategi museoa
ezagutzera joan ginen. Bertan, txokolate goxoa hartzeaz gain, garai
bateko gozogintza ezagutzeko parada izan genuen.
Apirilaren 20an Mintzomerienda bat egin genuen, helburu nagusia
meriendatuz euskaraz hitz egitea da. Taldetxo bat elkartu ginen,
anitza, eta oso gustura egon ginen terrazan. Eskerrak eman nahi
dizkiegu Basteroko kafetegiko arduradunei beti primeran tratatzen
gaituztelako.