2010/12/02

Mintzalagun hasiera ekitaldia: ANTZERKIA

Azaroaren 5ean Mintzalguneko hasiera ekitaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertan egon ginenok primeran pasa genuen, antzerkia mundiala izan zen eta ondoren jan genituen pintxoak ere oso goxoak zeuden!!!! Giro bikaina egon zen!!!

Hementxe duzue antzerkiko bideotxo bat

Azkoitiko Mintzalagun aurkezpena

Gure eskualdean Mintzalagun proiektuak ugaritzen ari dira. Aurtengo udazkenean, Azkoitian, Mintzalagun proiektua jarri dute martxan. Hemen duzue aurkezteko eman zuten prentsaurrekoa.