2015/12/22
2015/12/15
Errege-opila egiten Andoainen
Pasa den ostegunean, abenduak 10, errege-opila egiten ikasi genuen.
Celia Parrak, Gurasolaguna eta ikasle ohiak, erakutsi zigun orea egiteko sekretua. Eta oso gustura ibili ginen.
Goxoa benetan!!
Argazkiak ikusteko hemen
Celia Parrak, Gurasolaguna eta ikasle ohiak, erakutsi zigun orea egiteko sekretua. Eta oso gustura ibili ginen.
Goxoa benetan!!
Argazkiak ikusteko hemen
2015/12/02
Azkoitian egitarau oparoa Euskararen Nazioarte Eguna ospatzeko
Goizean hasi eta iluntzera arte ez da festarik faltako Azkoitian!!!
-
11:30: suziria udaletxeko balkoitik
Ondoren,
ikastetxeetako ikasleen kalejira herriko plazara
-
12:00: Herriko enparantzan herriko ikastetxeen agerraldia
Egunerako
sortutako manifestua irakurtzea eta “behin betiko” abestia eta
Xabier Euskitzeren bertsoa abestea
-
18:15: herriko plazan arratsaldeko ekitaldia:
-
Herriko emakumeek osatutako batukada taldea
-
Xabier Munibe, Floreaga eta Musika Eskolako dantza taldeen ekitaldia
-
Manifestua irakurtzea
-
Bertso eskolakoak
-
-
19:00etatik aurrera herriko tabernetan pintxo potea eta euskal kantakGu han izango gara!!! Eta zu?
Euskararen Nazioarteko Eguna
Bihar, abenduak 3 dela eta hementxe Zarauzko mintzalagun den Inaxio "Isasti"k eginiko bertsoak!!!!
Gozatu!!!!
Gozatu!!!!
Doinua:
“HABANERA”
(X.LETE)
1-
Noiz
eta non sortu zinen
eztabaidatu
da sarri
Iritzi
anitzak dira
Nunbait
ezin ados jarri!!!
Baina
azken mendeetan
zu
izan zara giltzarri
eta
gure herri honen
izakeraren
oinarri
Tartean
jaso dituzu
majina
eraso larri
Agintariek
dizute
hainbat
oztopo ezarri
Herritarraren
babesa
izan
da baliagarri
Elkar
lanaren emaitzez
bihurtuz
bideragarri
-2-
Zure
bidaian partaide
betidanikoak,
hara!!!
itsatsiak
egon dira
beren
lurraldeetara
bakoitzaren
nortasuna
landuaz
beren erara
osagarri
bihurtuaz
zure
mezedeetara
Adibide
bezala hau
biziki
ezaguna da
abesti
baten bitartez
gare,gera,gire,gara!!!
Une
batean sortuaz
irria
eta algara
Baina
funtsez osatuaz
geurea
dugun euskara
-3-
Bide
horretan izan zen
une
bat seinalatua
Euskaltzaindiak
hain zuzen
egin
zuen apostua
Zu
oinarritzat harturik
atera
zuen kontua
ondorenari
begira
egin
behar zen tratua
Eztabaida
sortu zuen
Gaia
da delikatua!!!
Egitasmoa
izan zen
Arantzazun
aurkeztua
ta
gehiengo partaideak
bidebatez
onartua
Horra
ba nola sortu zen
gure
euskara batua
-4-
Azken
berrogei urteetan
aldaketa
etorri da
zehazki
hego mendebal
aldeko
aro berrira
Autonomia
sortu zen
agintarien
neurrira
eta
horren ondorioz
urrats
bat eman zen, tira!!!
Ordutik
ofizial zara
aurkeztuz
gure herrira
edo
hobeto esanda
zati
batera,erdira?
Udal,aldundi,gobernu
eta
hezkuntza guztira
Baina
emaitzak oraindik
erdipurdikoak
dira
-5-
Emaitza
nik aipatzean
sentitzen
dut erremina
Hobea
espero nuen
zalantzik
gabe, jakina!!!
Oraingo
gazte gehienak
hogei,berrogei
adina?
alfabetatuak
dira
beraz
nola imajina
kalean
erabilera
izango
zela arina
hedabide
ta zinemak
ote
dute eragina?
Berreskuratu
ditzagun
gure
jite eta grina
Lehenengo
hitza euskaraz!!!
horixe
da ahalegina
-6-
Bide
batez sortu ziren
zuretzako
euzkarriak
helduak
alfabetatze
lanetarako
jarriak
IKA,AEK
lehenengo
herritarrek
ezarriak
eta
ofiziala HABE
Hoiek
ziren iturriak
Milaka
lagunek tinko
Zinez
eredugarriak!!!
Bertan
jaioak edo ta
kanpotikan
etorriak
lanorduez
at jorratuz
hizkuntzaren
oinarriak
Gora
ba ama euskara
eta
euskaldun berriak
2015/11/23
Urola Kostako Mintzalagun martxan
Azaroaren 5ean, Urola Kostako Mintzalagunaren
aurkezpena egin genuen Zarautzen.
Bertan 40 bat lagunek elkartu ginen Miriam Mendozaren kontakizuna
entzuteko. Miriamek bertako istorioak kontatu zizkigun: Euskal
mitologiaz, ekiloreaz, Zarauzko Narros gela urdinarena... Oso gustura
egon ginen hori guztia entzuten. Ondoren pintxoak dastatzeko aukera
ere izan genuen.
2015-2016 ikasturte honetan 95 bat lagunek eman dute izena egitasmoan
parte hartzeko. Iazko talde guztiak dagoeneko aktibatuta daude; talde berriak,
berriz, hilabete honetan sortu eta martxan jartzen ari gara. Halere, hau da ikasturte honetan
aurreikusten dugun talde kopurua: 5 talde Zumaian, 2 Getarian, 14 Zarautzen eta Orion 3;
guztira 25 bat talde.
Zuk ere kide izan nahi baduzu, badakizu!!!
2015/11/06
Azkoitiko Mintzalagun martxan!
Lotsarik gabe
praktikatu genuen atzo, azaroak 5, Mintzalaguneko aurkezpenean.
Aurten 5 kide berri izango ditugu egitasmoan eta hauei ongietorria
egin eta zalantzak argitu ondoren, pintxo-potera abiatu ginen. Esan
bezala, giro ederrean eta lagun giro dotorean gozatu genuen.
Oraindik gogoz
bazaude, izan mintzalagun!!!
2015/10/29
Azkoitiko mintzalagun talde bat Hitzarekin elkartu da!
Hementxe duzue gure azkoitiar koadrilak Hitzari kontatu diona!!!!
http://urolakosta.hitza.eus/2015/10/29/mahaiaren-inguruan-euskaraz-mintzalagunekin/
Eskerrik asko!!! Aupa zuek!!!
2015/10/13
Astigarragako mintzalagun hastera doa!!!
Urriaren 28an aurkezpen bilera izango da, euskaltegiko lokal berrian arratsaldeko 19:30ean. Bertan iazko mintzalagunak eta aurten gurera animatu direnak elkartuko gara eta egitasmoaren aurkezpenaren ondoren taldeak osatuko dira.
Animatu zu ere!!!
Animatu zu ere!!!
Andoiango 1go mintzodromoa
Urriaren 3an bertan ospatu zen Andoaingo 1go mintzodromo arrakastatsua.
32 lagun elkartu ziren bertan, honako gai hauen inguruan eztabaidatu edota hitz-aspertu baten aitzakian ordubetez euskaraz hitz egiteko:
1go gaia: Andoain: bi herri?
2. gaia: euskararen erabilera
3. gaia: herri bizia?
Andoaingo mintzalagun dinamizatzailearen elkarrizketa entzuteko aukera hementxe: https://www.youtube.com/watch?v=rHh78E03NgQ
Eskerrik asko bertara gerturatu eta parte hartu zenuten guztioi.
32 lagun elkartu ziren bertan, honako gai hauen inguruan eztabaidatu edota hitz-aspertu baten aitzakian ordubetez euskaraz hitz egiteko:
1go gaia: Andoain: bi herri?
2. gaia: euskararen erabilera
3. gaia: herri bizia?
Andoaingo mintzalagun dinamizatzailearen elkarrizketa entzuteko aukera hementxe: https://www.youtube.com/watch?v=rHh78E03NgQ
Eskerrik asko bertara gerturatu eta parte hartu zenuten guztioi.
2015/10/02
Mintzalagun egitasmoak martxan
Ikasturtea hastearekin batera hemen gara mintzalagunak berriro martxan. Beraz, iadanik taldea baduzu, badakizu: jarraitu aurrera!!
Ez dakizula zer den mintzalagun, badakizula eta izen eman nahi duzula, iaz ezinezkoa izan zitzaizula gurekin euskara praktikatzea....badakizu: #lotsarik gabe praktikatu gurekin.
Eskatu informazioa hemen:
- Astigarraga eta Urnieta herrietarako:
Telefonoa: 607 610 687
Bulegoa: Astigarragako AEK
Bulegoa: Astigarragako AEK
- Urola Kostako herrietarako:
Telefonoa edo whatsApp: 625 485 215
E-mail : urolakosta@aek.org
Bulegoak: Urola Kostako AEK-o euskaltegietan, Zarauzko Udal Euskaltegian eta herrietako Udaleko Euskara Zerbitzuetan ere eman daiteke izena
E-mail : urolakosta@aek.org
Bulegoak: Urola Kostako AEK-o euskaltegietan, Zarauzko Udal Euskaltegian eta herrietako Udaleko Euskara Zerbitzuetan ere eman daiteke izena
- Andoainen:
Telefonoa: 943 591 704
Bulegoa: Andoaingo AEK euskaltegian
E-maila: andoain@aek.org
- Usurbilen:
Telefonoa: 943 372 001
Bulegoa: Usurbil Etumeta AEK euskaltegia
E-maila: usurbil@aek.org
- Azkoitian:
Telefonoa: 943 151 089 / 943 857 1705
E-maila: azkoitia@aek.org / euskara@azkoitia.eus
Bulegoak: Azkoitiko AEK euskaltegia eta Udaleko Euskara Zerbitzuan
2015/06/23
Kantu-pintxo-pote borobila Azkoitian!!!
Ikasturtea kantuan
amaitu genuen.
Ekainaren 18an,
ikasturteari amaiera ezin hobea eman genion AEK-ko ikasle,
mintzalagun eta irakasleok. Zazpietan elkartu eta kantu-pintxo-potean
ibili ginen. Iraurgi Abesbatzako kideen laguntzaz herria alaitu
ondoren, eguna borobiltzeko, Orbelan bapo afaldu genuen.
Eskerrik asko Iraugi
Abesbatzako lagunei eta hurbildu zineten guztioi!
Ondo pasa oporrak
eta datorren ikasturtera arte!!!!
Magia saio bikaina Urola Kostan!!!!
Jarraitu horrela, irribarrez, eta datorren ikasturtera arte!!!
2015/06/16
Mintza kantu poteoa Andoainen!!!
Ostegunean mintza kantu poteoa izango da Andoainen.18:30ean Zumea Plazan elkartuko gara eta lau taberna igaroko ditugu, bakoitzean abesti bat kantatuz. Zein taberna izango diren? Hementxe kartela!!!
Diploma banaketa eta zozketa ere izango dira.
2015/06/15
Urola Kostako Mintzalagunak AEK-ko ikasleekin batera Urola trena bisitatzen.
Larunbatean, ekainak 13, eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, han izan ginen Urolako trenean. Garai bateko kontuak gogoratzeko aukera izan zen eta ondoren museo interesgarria ikusteko tartea. Nola ez, ondoren bazkari eder batekin amaitu genuen.
2015/06/10
Munoandira bisita
Maiatzaren 29an Munoandi herri harresitua ikustera joan ginen. Antxoka Martinez arkeologoa izan genuen lagun, Burdin Aroko herrixka honen ezaugarriak ezagutu eta ulertzeko.
Azalpen interesgarriak izan ziren, gure arbasoen bizia ulertzeko: zergatik aukeratzen zituzten leku hauek herrixkak egiteko, harresiak zer funtzio zuen, bertan aurkitutako hainbat objekturen zergatiak...
Ibilalditxo polita eginez iritsi ginen eta bidean ere ez zen berriketarik falta izan.
Eskerrik asko Antxokari aldez aurretiko jarrerarengatik eta euskaraz hain azalpen bikainak emateagatik!!!!
Azalpen interesgarriak izan ziren, gure arbasoen bizia ulertzeko: zergatik aukeratzen zituzten leku hauek herrixkak egiteko, harresiak zer funtzio zuen, bertan aurkitutako hainbat objekturen zergatiak...
Ibilalditxo polita eginez iritsi ginen eta bidean ere ez zen berriketarik falta izan.
Eskerrik asko Antxokari aldez aurretiko jarrerarengatik eta euskaraz hain azalpen bikainak emateagatik!!!!
2015/06/01
Azpeitiko Tren museora bisitan
Urola Kostako mintzalagunak eta AEK-ko ikasleak ekainaren 13an Azpeitiko tren museora joango da. Bertan museoa ikusi ondoren, aspaldiko Urola tren zaharrean Lasaora joango gara eta ondoren bazkari eder batekin amaituko dugu!!!
2015/05/27
Joskintza tailerra Andoainen
Andoaingo Mintzalagunei eta Gurasolagunei zuzenduriko ikastaroa izan zen.
Mintzalaguna den Fatima Cañok erakutsi zigun diru-zorro originalak egiten.
Honela, arratsaldeko 17:30ean 20 laguneko taldea bildu ginen Urigainen.
Eta bi orduko iraupena izan zuen tailerrean diru-zorroak eskuz egiten ikasi genuen.
Primerako giroa izateaz gain, euskara klasetik kanpo edota erabiltzen ez dutenentzat erabiltzeko
aitzakia aparta izan zen.
Mila esker bertaratu zirenei eta nola ez Fatima Cañori.
2015/05/15
Egun pasa ederra egin genuen Aizpurutxora
Maiatzaren 9an goizeko 11:00etan Kontzejupen elkartu ginen eta hor hasi zen gure ibilalditxoa Aizpurutxora. Giro ezin hobea izan genuen lagun eta kontu-kontari patxada ederrean Aizpurutxora iritsi ginen.
Behin han, bazkari goxoaz gozatzeko parada izan genuen eta mahai inguruan ez zen hizketa gairik falta izan.
Kafetxoa hartu ondoren, berriro tipi-tapa Azkoitira iritsi ginen.
Behin han, bazkari goxoaz gozatzeko parada izan genuen eta mahai inguruan ez zen hizketa gairik falta izan.
Kafetxoa hartu ondoren, berriro tipi-tapa Azkoitira iritsi ginen.
2015/04/22
Euskahaldunok larunbatean Anaitasunan egongo gara
19. Korrikaren bukaeran, Lorea Agirreren mezuak zioen bezala, euskara plazara ekarri nahi dugu euskahaldunok. Izan eta ekin Euskal Herria euskaldundu arte! Hori dela eta, larunbatean Kontseiluak Anaitasuna kiroldegian, 18:30ean, euskaraz bizitzearen alde burutuko duen ekitaldian parte hartzeko gonbita egin nahi dizuegu.
Eguna girotzeko bestelako ekintzak antolatu dira: bertso bazkaria eta mendi buelta Ezkabatik.
Hemen bideoa giroa animatzen joateko!!!
2015/04/16
AIZU! aldizkarian berriketan
Mintzapraktika programak protagonista AIZU! aldizkarian. Jakin nahi
duzu zer dioten Lurdes Alboniga bidelariak, Bego Cid bidelagunak eta
Edorta Lopez mintzapraktika egitasmoen koordinatzaileak?
http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=649:bidelariak-eta-bidelagunak-adiskide&catid=29&Itemid=0
http://www.aizu.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=649:bidelariak-eta-bidelagunak-adiskide&catid=29&Itemid=0
2015/03/27
Indarrak hartzeko prest....
Hementxe Gipuzkoatik KORRIKA 19 pasa ondoren...ezin errekuperatuta!!! Beraz, indarrak errekuperatzeko aprobetxatuko ditugu bi aste hauek!!!
Jarrai dezugun denok KORRIKArekin Bilboraino eta beti euskaraz!!!!
2015/03/09
Azkoitiko herria aurten ere KORRIKArenkin bat!!!!
Zoragarria!!! Ez dago hitzik larinbatean bizi izandakoa azaltzeko!!!
Eskerrik asko benetan Azkoitiko herriari!!!!
Jarrai dezugun herritik herrigintzan!!!!
IKUSI!!!!!!!
https://www.youtube.com/watch?v=CJMhm0bP5tQ&feature=youtu.be
Eskerrik asko benetan Azkoitiko herriari!!!!
Jarrai dezugun herritik herrigintzan!!!!
IKUSI!!!!!!!
https://www.youtube.com/watch?v=CJMhm0bP5tQ&feature=youtu.be
2015/02/23
Azkoititik Aizpurutxora ibilalditxoa
Larunbatean, otsailak 28, goizeko 11:00etan Kontzejupen elkartuko gara eta Aizpurutxora abiatuko gara tipi-tapa bidegorrian. Behin bertara iritsitakoan, Itziar jatetxean bapo bazkaldu ondoren herrira itzuliko gara.
Badakizue, astindu mingainak eta ipurdiak!!!
Badakizue, astindu mingainak eta ipurdiak!!!
19. KORRIKA eta mintzalgun eskutik helduta Astigarragan
19. KORRIKA badatorrela eta hementxe martxoaren 6an Astigarran izango den jaialdia:
17:00etan haur-jolasak. 18:00etan Mintzodromoa. Eskualde guztiko mintzalagunak eta gurasolagunak egongo dira gonbidatuak (Astigarraga, Urnieta, Hernani, Andoain, Lasarte eta Usurbil). 19:00etan talo eta sagardo postua irekiko da. 19:30etatik aurrera kontzertua.
Beraz, hortxe plan ederra!!!
Astigarragan gozo-gozo!!!
Ostiral arratsalde bikaina pasa zuten astigarragatarrek brownie eta gaileta artean. 20 lagun elkartu ziren Zipotza elkartean eta giro ederrean gozogintzaz zerbait gehiagoikasteko aukera paregabea izan zuten.
2015/02/20
II. Topaketa umoretsua!!!!
Zer gertatu zen jakin nahi? Bada kantatu bertsoak eta enteratuko zara:
-1-
Mintzalagun taldeen
bigarren bilkura
jarraituz ohitura
burutu berri dugu
gehienan gustura
Itsasmendin hurbilduz
zitako puntura
jeneroz betetako
mahaian ingurura
Aitortu beharra dut
Ederra itxura!!! (bis)
-2-
Hogei bat lagun ginan
joanak bertara
Eukenen zitara
Asmatu genduela
argi dago, hara!!!
Jan edanan laguntzaz
animatzen gara
Topikoa dirudi
baina horrela da
Solasaldi anitza
barre ta algara (bis)
-3-
Ondoren etorri zen
abestien tanda
abotsen eztanda!!!
Orriak genituen
Eukenek emanda
Benito eta Gorka
Oskorriren banda
eta beste hainbeste
etengabe txanda
Nolabait esateko
Ze mintzaparranda!!!(bis)
-4-
Bertsolaria berriz
Bertsolaria berriz
zen Rosi Lazkano
alai eta sano!!!
Jaiotz herri du Aia
auzoa Elkano
Orion bizi denez
erdi ijitano
Bertso saio polita
ta egokia,no?
Oraingoan zuka ta
hurrena hitano? (bis)
INAXIO (2015-II-13)
Doinua: “Esne zaltzailearena”
2015/02/11
Azkoitiko urte osoko ekintzak prest!!!
Bi hilabetez proposamenak jaso eta hauek lantzen aritu ondoren, honako hau da mintzalgunek parte hartze prozesuaren ondorioz erabaki dutena:
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta denon artean erabakitako ekintzekin disfruta dezagun!!!!
Eskerrik asko parte hartzeagatik eta denon artean erabakitako ekintzekin disfruta dezagun!!!!
Gozogintza saioa Astigarragan
Otsailaren 20an, ostirala, Zipotza elkartean gozogintza ikastaroa izango da mintzalagun eta gurasolagun guztientzat, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.
Etorri eta goxo-goxo egongo gara!!!
2015/02/10
2015/01/26
Topaketa ederra Urola Kostan!!!!
Urtarrilaren 16an elkartu ziren Itsas Mendi elkartean! Mintzalagun bakoitzak etxetik eramandako mokadutxoarekin, berriketan egin eta elkar ezagutzeko aukera paregabea ederki aprobetxatu zuten!!!!
Datorren kantu afari-merienda otsailaren 13an izango da. Beraz, hor duzue plana!!!
Subscribe to:
Posts (Atom)