2020/06/22

Andoaingo Mintzalaguna lan taldearen esker ona, bideoz

2020 urteak berezitasunak izan dituela ezin da ukatu. Covid 19ak erronka berria jarri zigun mahai gainean, eta ez da erraza izan guztia aurrera ateratzea. Ahal dugun baliabideekin ahalik eta ondoen egiten saiatu gara, eta mintzalagunen erantzuna ere ezin hobea izan da. Batzuek online elkartzen jarraitu dute, beste batzuek aurrez aurrekoak momentu batez utzi dituzte, baina egoera pixka bat normaldu denean, berriz ekin diote. Horregatik, erakutsi duten dedikazio eta jarrera onagatik, bideo bidez eskertu nahi izan diegu, bestelako ekitaldiak egiteko oraindik baldintza egokiak ez ditugulakoan.
Hona eman. Ea gustuko duzuen.



Bejondeizuela, eta biba zuek!

2020/06/18

Ikasturteari itxiera emateko ekitaldiak

Espero ez genuen amaiera eman behar diogu aurtengoan ere ikasturteari. Bizi dugun egoerak erabat baldintzatu digu bizimodua eta ez da erraza izan ekitaldiak eta ekintza osagarriak mantentzea. Baina beti egin daiteke zerbait, dudarik ez izan!




Horren adierazgarri da Azkoitian antolatu duten argazki zaharren multimedia emanaldia. Aukera paregabea Azkoitiko historia eta herriaren bilakaera ezagutzeko.

On egin!