2014/05/28

Udan ere Mintzalagun!

Udan ere euskara praktikatu nahi baduzu, ez duzu aitzakiarik!!! Informazio gehiago nahi izanez gero,pasa euskaltegitik, ekaineren 20a baino lehen.

2014/05/21

Mintza eguna Izarran



Egun pasa bikaina! Maiatzaren 31n, Izarran elkartuko gara, hasi goizeko hamaiketan eta gauera arte aspertzeko aukerarik ez da izango: hamaiketakoa, ur jauziak ikustera ibilaldia, bazkaria....

Animatu, ederki pasako dugu eta!!!!!

2014/05/13

Literatura eta erotismoari buruzko hitzaldi mundiala!!!

Aurreko ostiralean elkartu ginen Literatura eta erotismoari pare bat buelta emanez, giro ederrean. Hitzaldi alaia, interesgarria eta parte hartzailea izan zen.

Euskaraz sexualitateari dagokion hiztegia ikasteko aukera paregabea izan zen. Adibidez, tuberiak hustu, txirla goxau eta beheko katarrue bezalako hitzak izan genituen ondoren egin genuen afarian mintzagai. Imajinatu!!!

Eskerrik beroenak Juan Karlos Merinori!!!!



2014/05/08

Literatura eta erotismoa aitzakia hartuta hitzaldia Azkoitian

Bihar, maiatzak 9, Elkargunean elkartuko gara Juan Karlos Merino mintzalagun kideak eskainiko duen hitzaldian.

Literatura eta erotismoa izango ditu ardatz eta berak esan duenez,argazki beroez osaturiko Power Point baten laguntzaz bidaia interesgarri bat egingo omen dugu.

Ondoren, bokata jana egingo dugu Orbela tabernan!

Animatu!!!!!


Euskai-Euskararen astea Zarautzen

Egitarau bikaina antolatu dute datorren asterako!!! Baduzue non ondo pasa aukerarik!!

Aprobetxatu!!!