2015/12/15

Errege-opila egiten Andoainen

Pasa den ostegunean, abenduak 10, errege-opila egiten ikasi genuen.

Celia Parrak, Gurasolaguna eta ikasle ohiak, erakutsi zigun orea egiteko sekretua. Eta oso gustura ibili ginen.

Goxoa benetan!!

Argazkiak ikusteko hemen









2015/12/02

Azkoitian egitarau oparoa Euskararen Nazioarte Eguna ospatzeko

Goizean hasi eta iluntzera arte ez da festarik faltako Azkoitian!!!


  • 11:30: suziria udaletxeko balkoitik
Ondoren, ikastetxeetako ikasleen kalejira herriko plazara
  • 12:00: Herriko enparantzan herriko ikastetxeen agerraldia
Egunerako sortutako manifestua irakurtzea eta “behin betiko” abestia eta Xabier Euskitzeren bertsoa abestea
  • 18:15: herriko plazan arratsaldeko ekitaldia:
    • Herriko emakumeek osatutako batukada taldea
    • Xabier Munibe, Floreaga eta Musika Eskolako dantza taldeen ekitaldia
    • Manifestua irakurtzea
    • Bertso eskolakoak
  • 19:00etatik aurrera herriko tabernetan pintxo potea eta euskal kantak

     Gu han izango gara!!! Eta zu?

Euskararen Nazioarteko Eguna

Bihar, abenduak 3 dela eta hementxe Zarauzko mintzalagun den Inaxio "Isasti"k  eginiko bertsoak!!!!
Gozatu!!!!

Doinua: HABANERA” (X.LETE)



1-
Noiz eta non sortu zinen
eztabaidatu da sarri
Iritzi anitzak dira
Nunbait ezin ados jarri!!!
Baina azken mendeetan
zu izan zara giltzarri
eta gure herri honen
izakeraren oinarri
Tartean jaso dituzu
majina eraso larri
Agintariek dizute
hainbat oztopo ezarri
Herritarraren babesa
izan da baliagarri
Elkar lanaren emaitzez
bihurtuz bideragarri

-2-
Zure bidaian partaide
betidanikoak, hara!!!
itsatsiak egon dira
beren lurraldeetara
bakoitzaren nortasuna
landuaz beren erara
osagarri bihurtuaz
zure mezedeetara
Adibide bezala hau
biziki ezaguna da
abesti baten bitartez
gare,gera,gire,gara!!!
Une batean sortuaz
irria eta algara
Baina funtsez osatuaz
geurea dugun euskara

 
-3-
Bide horretan izan zen
une bat seinalatua
Euskaltzaindiak hain zuzen
egin zuen apostua
Zu oinarritzat harturik
atera zuen kontua
ondorenari begira
egin behar zen tratua
Eztabaida sortu zuen
Gaia da delikatua!!!
Egitasmoa izan zen
Arantzazun aurkeztua
ta gehiengo partaideak
bidebatez onartua
Horra ba nola sortu zen
gure euskara batua

 
-4-
Azken berrogei urteetan
aldaketa etorri da
zehazki hego mendebal
aldeko aro berrira
Autonomia sortu zen
agintarien neurrira
eta horren ondorioz
urrats bat eman zen, tira!!!
Ordutik ofizial zara
aurkeztuz gure herrira
edo hobeto esanda
zati batera,erdira?
Udal,aldundi,gobernu
  eta hezkuntza guztira
Baina emaitzak oraindik
erdipurdikoak dira
 
-5-
Emaitza nik aipatzean
sentitzen dut erremina
Hobea espero nuen
zalantzik gabe, jakina!!!
Oraingo gazte gehienak
hogei,berrogei adina?
alfabetatuak dira
beraz nola imajina
kalean erabilera
izango zela arina
hedabide ta zinemak
ote dute eragina?
Berreskuratu ditzagun
gure jite eta grina
Lehenengo hitza euskaraz!!!
horixe da ahalegina

 
-6-
Bide batez sortu ziren
zuretzako euzkarriak
helduak alfabetatze
lanetarako jarriak
IKA,AEK lehenengo
herritarrek ezarriak
eta ofiziala HABE
Hoiek ziren iturriak
Milaka lagunek tinko
Zinez eredugarriak!!!
Bertan jaioak edo ta
kanpotikan etorriak
lanorduez at jorratuz
hizkuntzaren oinarriak
Gora ba ama euskara
eta euskaldun berriak