2013/12/13

Pakistandar sukaldeko usainak Andoainen!!

Gogoratu, gaur Pakistaneko sukaldeko kontuak ezagutzeko aukera izango dugula Andoainen!!!!

18:00etan Kotoi elkartean zure zain izango gara!!!!!

Getariako mintzalagunak ipuin kontalari!

Hementxe Ane eta Andreina Iturzaeta eskolako haurrei ipuinak kontatzen Euskararen Egunean!!! Jarraitu horrela, etorkizuna eurak dira eta!



2013/12/09

Tailer-afari pakistaniarra Andoainen!


Abenduaren  13an, ostirala, Kotoi Elkartean tailer-afari pakistaniarraz gozatzeko aukera izango dugu. 18:00etan tailerrarekin hasiko gara eta bertan afaria prestatu ondoren, berauetaz gozatzeko aukera izango dugu ondoren, 20:00ak aldera.

Tanveer izango da sukaldaria eta berak erakutsiko digu arroza "Biryani" eta arroz esne berezia egiten.

Animatu aukera bikaina izango da eta han eta hemengo zaporeak dastatuz, euskara ahoan erabiltzeko!!!!!


2013/12/02

Euskararen Eguna!!!!!

Heltzear da Euskaren Eguna!
Mintzalgunok ere hainbat ekintza ezberdinetan parte hartuko dugu!!! Aukera bada:

Zumaian: Aita Mari aretoan, 20:00etan Hamlet antzezlana. Urola Kostako bi mintzalagun zozketan sarituak izan dira, 2 sarra bikoitzekin ,  antzezlan hau ikusteko: Ana Eizagirre eta Josune Morillas dira. Zorionak eta disfrutatu!!!!

Azkoitian: goizean ikastetxeetako haurrak izango dira protagonista eta arratsaldeko 19:00etan plazan gure txanda izango da. Informazio gehiago hemen. Azkoitian euskarak 365 egun!!!!

Zuen inguruko herrietan ere izango da non parte hartu!!!!

Euskararik onena, erabiltzen dena!!!!!