Eguraldia lagun eta birusaren bigarren fasean sartuta, talderen bat edo beste hasi da aurrez aurre elkartzen, betiere segurtasun distantzia zainduta. Argazkian Joseba duzue, Andoainen aurten hasi den bidelaguna.
Bestalde, oraindik ere online hitzaldi eta ekimenek arrakasta dute, bai behintzat Bizkaia aldean. Ideia paregabeak proposatu dituzte, eta ziur parte hartzaileak gustura asko egongo direla. Adibide batzuk dituzue behean.
Segi ezazue mingaina dantzatzen, formatua edozein dela ere. Eutsi!
Eskertzekoa da mintzalagunek erakutsi duten jarrera itxialdian zehar. Gehienek online hitz egiten jarraitu dute, eta solasaldiak xarmak galtzen duen arren, elkarrekin egoteko beste modu bat dela argi ikusi dugu. Egoera biguntzen hasi da, eta terraza batzuk irekita dauden honetan, batzuek ez dute aukera galdu nahi izan. Argazkikoak Andoaingo mintzalagunak dira. Ikus daitekeenez, batzuk umore onarekin hartu eta bideo dei bidez elkartu dira, eta beste talde bat kalera irten eta kafe baten bueltan egin dute solasaldia.
Ainara, Mercé eta Domi.
Agurtzane, Dolores, Diana, Paula eta Kontxi.
Josean, Txus, Angel, Miren, Inaxio eta Patri.
Guztiek ekipo bikaina osatzen duzue. Baina hori badakigu zergatik den... gustuko lekuan, aldaparik ez!
Bejondeizuela!
Aurreratu genizuen Praktikatuk hilaren 3an topaketa birtuala antolatu
zuela, euskaraz hitz egin nahi duen orori aukera eskaintzeko. Bada,
hainbat lagun elkartu ginen eta gustura aritu ginen solasean. Aipagarria
da diasporatik ere hurbildu zitzaizkigula. Parte hartzaileak balorazio
positiboa egin dute, beraz, ziur besteren batean errepikatuko dugula.
MINTZAPRAKTIKA PROGRAMEK BALORAZIO POSITIBOA
Urtero legez, mintzapraktika egitasmoetan dabiltzan partadeei inkesta pasa genien, beti baita lagungarria horiek diotena kontuan hartzea. Bada,eEmaitzen arabera, aurreko
urteetako joera mantentzen da, hamarretik bederatzik (%91) oso ondo edo bikain baloratu ditu.
Inkestari erantzun
diotenen artean sariak zozketatu dira, hauek izan dira irabazleak:
Begoña Eizaga (Busturia), Iratxe Sagardui (Galdakao), Mabel Obineta (Andoain), Sonia Cubero (Muskiz),
Nina Artaraz (Gueñes), Amaia Busteros (Agurain),
Maite Vila (Durango), Marta Varela (Barakaldo),
Maite Sagüés Eizaguirre (Lantz) eta Miriam Yaben (Astigarraga). Zorionak eta eskerrik asko laguntzeagatik!