2020/05/11

Euskara praktikatzeko TOPAKETA BIRTUALA, arrakastatsua!



Aurreratu genizuen Praktikatuk hilaren 3an topaketa birtuala antolatu zuela, euskaraz hitz egin nahi duen orori aukera eskaintzeko. Bada, hainbat lagun elkartu ginen eta gustura aritu ginen solasean. Aipagarria da diasporatik ere hurbildu zitzaizkigula. Parte hartzaileak balorazio positiboa egin dute, beraz, ziur besteren batean errepikatuko dugula. 

MINTZAPRAKTIKA PROGRAMEK BALORAZIO POSITIBOA

 Urtero legez, mintzapraktika egitasmoetan dabiltzan partadeei inkesta pasa genien, beti baita lagungarria horiek diotena kontuan hartzea. Bada,eEmaitzen arabera, aurreko urteetako joera mantentzen da, hamarretik bederatzik (%91) oso ondo edo bikain  baloratu ditu.

Inkestari erantzun diotenen artean sariak zozketatu dira, hauek izan dira irabazleak: Begoña Eizaga (Busturia), Iratxe Sagardui (Galdakao), Mabel Obineta (Andoain), Sonia Cubero (Muskiz), Nina Artaraz (Gueñes), Amaia Busteros (Agurain), Maite Vila  (Durango), Marta Varela  (Barakaldo), Maite Sagüés Eizaguirre (Lantz) eta Miriam Yaben (Astigarraga). Zorionak eta eskerrik asko laguntzeagatik!

Informazio gehiago HEMEN

No comments:

Post a Comment