Zertan ari ote dira Txus, Joxean, Angel, Inaxio, Patricia eta Miren Joxe Felipe Auzmendirekin? Aktore bihurtu al dira? Adi, urtarrileko kanpaina prestatzen ari dira, laster ikusiko dugu emaitza. Aupa, ekipo!
2017/12/21
Begira, begira! Andoaingo mintzalagunak... aktore!
Zertan ari ote dira Txus, Joxean, Angel, Inaxio, Patricia eta Miren Joxe Felipe Auzmendirekin? Aktore bihurtu al dira? Adi, urtarrileko kanpaina prestatzen ari dira, laster ikusiko dugu emaitza. Aupa, ekipo!
2017/12/20
Eguraldi txarrari aurre eginez, mihiak dantzan
Aurreko larunbatean, abenduak 16, Zarauzko mintzalagun batzuek euri zaparradari, txingorrari eta hotzari aurre egin eta antolatutako mintzodromoan parte hartu zuten. Hotz, baina giro atseginean aritu ziren.
Mila-mila esker parte parte hartu duzuen guztioi! Hurrengora arte!
Lili jauregira bisita interesgarria
Abenduaren 16an, larunbata, Zestoako
Lili jauregira joan ziren Mintzalagunak. Bertan, zestoar ikasleekin kafetxo bat
hartu ondoren,20 laguneko taldean jauregira iritsi ziren eguardiko
12:30ean. Han zuten zain, Andre Madalen, guri bere jauregiko txoko
guztien berri emateko. Hau da, aktore batek , 30 minutatan, etxeko
historia kontatzen du.
Eta hauxe da azpimarratzekoa: bere
bakarrizketaren bidez, bertaratuak ere istorioko protagonista bihurtu zituela. Oso entretenigarria eta dinamikoa izan zen. Eta bai ikasleek,
eta bai mintzalagunek erraz ulertu zutela esan zuten.
Bisita amaitu zenean, denok kontatukoa
komentatzeko aukera izan zuten, tragotxo bat lagun. Eta bada,
bazkaltzen gelditu zenik ere!!
Beraz, batzuek ,abenduaren 16a
,euskaraz bizi izan zutela esan daiteke!
Aupa zuek!
2017/12/19
Euskaldun berria zara? Euskara praktikatu nahi? Parte hartu Anoetako Mintzalagunean
Anoetako Mintzalagun egitasmoan euskara praktikatu nahi duten euskaldun berriak behar ditugu. Oso erraza da! Astean zuk aukeratu ondoen datorkizun ordua, eguna eta lekua eta ordubetez euskaldun zahar batekin eta zure egoera berean dauden beste lagun batzuekin ariko zara euskaraz. Animatu eta parte hartu!
Interesa duzuenok, andoain@aek.eus helbidera idatzi dezakezue, edota Anoetako udal bulegoetan. Baita 943651200 telefono zenbakira deituta ere
2017/12/15
Errege-opila prestatzen ere ikasi dute Andoainen
Talo tailer arrakastatsua Anoetan
Anoetako Mintzalagunek talo tailerra izan zuten atzo. "Oso gustura" egon ziren eta arratsalde-iluntze atsegina igaro zuten, giro lasaian. Anoetako Talogileek gidatu zuten tailerra eta bertaratu ziren mintzalagunek taloak nola egiten diren ikasteko aukera izan zuten. Aurreko mantala jantzita, eskuak irinez zikintzeko parada izan zuten. Batzuek etxeko txikienek lagunduta egin zuten taloa. Azken hauek ere ezin hobeto igaro zuten arratsaldea.
Gabonetan, etxekoak harrituta uzteko moduko taloak presta ditzakete aurrerantzean gure mintzalagunek. Mila esker Bakarneri eta bere laguntzaileei eta, nola ez, tailerrean parte hartu zenutenoi.
2017/12/12
Jai giroan ospatuko dute Santo Tomas Eguna Zarautzen
Zarauzko Mintzalagunek aitzakiarik ez dute izango, larunbat borobil batez gozatu ahal izateko, izan ere, Santo Tomas eguna ospatzeko aukera izango dute larunbat honetan. 10:30ean abiatuko den Mintzodromoarekin batera, ipuin-kontalaria ere izango da 12:00etatik aurrera eta 13:00etan, herri-kirolez gozatu ahalko dute. Goizean zehar, gainera, taloak, edariak, otarren zozketa, txistor lehiaketa eta musika izango dituzte aukeran. Ez galdu aukera eta animatu Santo Tomas eguna ospatzera.
Mintzodromoa Zarautzen, mihia astintzeko
Abenduaren 16an, larunbata, Mintzodromoa antolatu dute herriko Mintzalagun, euskaltegi ikasle eta herritar guztientzat, Zarauzko Foruen plazan. 5 laguneko taldeetan, 3 gai jorratuko dituzte;gai bakoitzarentzat15-20 minutu izango dituzte parte-hartzaileek. Interesa dutenek, izena eman dezakete abenduaren 14a baino lehen. Telefonoz: 625 485 215 edota e-postaz: urolakosta@aek.eus
2017/12/11
Azkoitiarrak, Lili jauregira
Abenduaren 16an, Mintzalaguneko Lili jauregia bisitatuko dute. Bisita larunbatean 12:30etik aurrera izango da. Animatu eta parte hartu! Horrez gain, ostegunean, hilero bezala, pintxo potea izango da euskaltegiko ikasleekin batera.
2017/12/05
GIPUZKOAKO MINTZALAGUNEN ORDUTEGIAK
Talde asko ditugu Gipuzkoako guztian zehar. Ezagutu nahi noiz eta non elkartzen diren talde hauek herriz herri? Bertan duzue informazioa:
ANOETA:
1.go taldea:
ANOETAKO IKASTOLA ATARIAN
17:30ean, astearteetan
2. taldea: ANOETAKO LAIA TABERNAN
19:15ean, astelehenetan
3. taldea
ANOETAKO HERRIKO PLAZA
18:00etan, ostiraletan
4.taldea:
HERRIKO PLAZAN
18:00etan, astearteetan
5.taldea
PLAZAN
17:30ean, ostiraletan
6.taldea
PLAZAKO TABERNAN
17:30ean, ostiraletan
ANDOAIN:
1.go taldea:
ARRUTI TABENAN
09:00etan, astelehenetan
2.taldea:
ELIZONDO TABERNAN
16:00etan, astelehenetan
3.taldea:
AKER TABERNAN
19:00etan, astelehenetan
4.taldea:
INTZA TABERNA EDO TREN TXIKI
18:00etan, astelehenetan
5.taldea:
BM ATARIAN
10:30ean, astearteetan
6.taldea:
LEKUZ ALDATZEN DUTE
18:00etan, asteazkenetan
7.taldea:
AKER TABERNAN
20:15, astelehenetan
8.taldea:
GAZTELUTXON
19:00etan, asteazkenetan
9.taldea:
ATERPE TABERNAN
17:00etan, ostiraletan
10.taldea:
BASTERO TABERNAN
19:15ean, astearteetan
11.taldea:
BASTERO TABERNAN
18:00etan, ostegunetan
12.taldea:
TRAñERUM TABERNA
17:00etan, asteazkenetan
13.taldea:
BASTERO TABERNAN
11:00etan, asteazkenetan
14.taldea:
BASTERO TABERNAN
18:30ean, asteazkenetan
15.taldea:
BASTERO TABERNA EDO TREN TXIKI
17:00etan, asteazkenetan
16.taldea:
BASTERO TABERNAN
18:00etan, astelehenetan
3.taldea
HERRIKO PLAZAN
10:00etan, ostegunetan
4.taldea
HERRIKO PLAZAN
asteazkenetan, 19:00etan
5.taldea
AEK EUSKALTEGIAN
19:00etan, astelehenetan
USURBIL
1.go taldea
ARTZABALEN
15:00etan, astearteetan
2.taldea
ARTZABALEN
15:15ean, astearteetan
3.taldea
OPIL-GOXON
astelehenetan, 18:00etan
4.taldea
OPIL-GOXON
asteazkenetan, 16:00etan
5.taldea
BORDATXON
astearteetan, 19:00etan
EGUR TABERNA
ASTIGARRAGA:
1.go taldea:
IKATZA TABERNA
16:30, ostiraletan
2.taldea:
ROBIN TABERNA
17:30ean, ostegunetan
3.taldea:
IKATZA TABERNA
18:00etan, astearteetan
4.taldea:
IKATZA TABERNA
16:00etan, asteazkenetan
5.taldea:
GERIZPE KAFETEGIA
10:00etan, larunbat eta igandeetan
Gurasolagun taldeak:
IKASTOLAKO PATIOAN
16:30ean, astearte eta ostegunetan
IKATZA TABERNA
16:30, ostiraletan
2.taldea:
ROBIN TABERNA
17:30ean, ostegunetan
3.taldea:
IKATZA TABERNA
18:00etan, astearteetan
4.taldea:
IKATZA TABERNA
16:00etan, asteazkenetan
5.taldea:
GERIZPE KAFETEGIA
10:00etan, larunbat eta igandeetan
Gurasolagun taldeak:
IKASTOLAKO PATIOAN
16:30ean, astearte eta ostegunetan
ORIO:
1.go taldea:
GABON TABERNA
18:00etan, astearteetan
2.taldea:
GOXOKI KAFETEGIA
16:30ean, astearteetan
3.taldea
HERRIKO PLAZAN
10:00etan, ostegunetan
4.taldea
HERRIKO PLAZAN
asteazkenetan, 19:00etan
5.taldea
AEK EUSKALTEGIAN
19:00etan, astelehenetan
USURBIL
1.go taldea
ARTZABALEN
15:00etan, astearteetan
2.taldea
ARTZABALEN
15:15ean, astearteetan
3.taldea
OPIL-GOXON
astelehenetan, 18:00etan
4.taldea
OPIL-GOXON
asteazkenetan, 16:00etan
5.taldea
BORDATXON
astearteetan, 19:00etan
URNIETA:
1.go taldea:EGUR TABERNA
15:15, astelehenetan
2.taldea:
BIAK KAFETEGIA
17:00etan, ostiraletan
3.taldea:
BIAK TABERNA
19:15ean, asteazkenetan
16:00etan, astelehenetan
ZARAUTZ:
1.go taldea:
ALAMEDA KAFETEGIA
astearteetan, 11:30ean
astearteetan, 11:30ean
2.taldea:
LANBROA KAFETEGIAN16:00etan, astelehenetan
3.taldea:
GELTOKI TABERNAN
asteazkenetan, 18:30ean
4.taldea:
ONEKA KAFETEGIA
astearteetan, 17:00etan
5.taldea:
MUSIKA PLAZAN
111:00etan, astearteetan
6.taldea:
ERROTA KAFETEGIAN
10:00etan, astearteetan
7.taldea:
TXIKI-POLIT TABERNAN
19:00etan, asteazkenetan
19:00etan, asteazkenetan
8.taldea:
LANBROA KAFETEGIAN
17:00etan, asteazkenetan
9.taldea:
LANBROA KAFETEGIAN
17:30ean, astearteetan
10.taldea:
AUTOBUS GELTOKIA
17:00etan,ostegunetan
11.taldea:
11.taldea:
KULIXKA TABERNAN
18:00etan, ostegunetan
12.taldea:
OGIBERRI OKINDEGIAN
12:00etan, asteazkenetan
13.taldea:
KIKARA TABERNA
11:00etan, astelehenetan
14.taldea:
ONEKA KAFETEGIA
14:30ean, asteazkenetan
15:45ean, astelehenetan
12.taldea:
OGIBERRI OKINDEGIAN
12:00etan, asteazkenetan
13.taldea:
KIKARA TABERNA
11:00etan, astelehenetan
14.taldea:
ONEKA KAFETEGIA
14:30ean, asteazkenetan
ZUMAIA:
1.go taldea:
TXAPARTEGI KAFETEGIA
ostiraletan, 11:00etan
ostiraletan, 11:00etan
2.taldea:
ERROTA KAFETEGIAN15:45ean, astelehenetan
Errege-opil goxoak prestatzen ikasteko aukera, Andoainen
Gabonak ate joka ditugula eta, Andoaingo Mintzalagunek tailer interesgarria izango dute abenduaren 14an, osteguna. Hain zuzen ere, Errege-opilak nola egin ikasiko dute Angel Bueno Mintzalagunaren eskutik. Peña Santa Krutz elkartean elkartuko dira, 19:00etatik aurrera, errezeta egin eta, ondoren, dastatu ahal izateko. Animatu eta parte hartu!
Talo tailerra Anoetan
Anoetako Mintzalagunek Gabonen aurreko azken ekintza izango dute, abenduaren 14an. Herriko Talogileen elkartearen eskutik, talo tailerra izango dute, Kuku elkartean, 19:00etatik aurrera. Taloak nola egin irakatsiko diete bertan eta, lan hori egin ondoren, dastatzeko aukera ere izango dute. Animatu eta parte hartu!
2017/12/01
Gipuzkoako Mintzalagun egitasmoak martxan
Urritik abian ditugu Mintzalagun egitasmoak Azkoitian, Astigarragan, Urnietan, Usurbilen, Getarian, Orion, Zumaian, Zarautzen, Andoainen, Zestoan eta Anoetan.
Azken bi herri hauetan, gainera, aurten jarri dugu martxan egitasmoa. Anoetan dagoeneko hamabi lagun ari dira astero-astero elkartzen. Herri hauetan parte hartu nahi baduzu, animatu eta eman izena Mintzalagunean!
Subscribe to:
Posts (Atom)