2015/02/23

Azkoititik Aizpurutxora ibilalditxoa

Larunbatean, otsailak 28, goizeko 11:00etan Kontzejupen elkartuko gara eta Aizpurutxora abiatuko gara tipi-tapa bidegorrian.  Behin bertara iritsitakoan, Itziar jatetxean bapo bazkaldu ondoren herrira itzuliko gara.

Badakizue, astindu mingainak eta ipurdiak!!!


19. KORRIKA eta mintzalgun eskutik helduta Astigarragan

19. KORRIKA badatorrela eta hementxe martxoaren 6an Astigarran izango den jaialdia:

 17:00etan haur-jolasak.
 18:00etan Mintzodromoa. Eskualde guztiko mintzalagunak eta gurasolagunak egongo dira gonbidatuak (Astigarraga, Urnieta, Hernani, Andoain, Lasarte eta Usurbil).
 19:00etan talo eta sagardo postua irekiko da.
 19:30etatik aurrera kontzertua.
 
Beraz, hortxe plan ederra!!!

Astigarragan gozo-gozo!!!

Ostiral arratsalde bikaina pasa zuten astigarragatarrek brownie eta gaileta artean. 20 lagun elkartu ziren Zipotza elkartean eta giro ederrean gozogintzaz zerbait gehiagoikasteko aukera paregabea izan zuten.





2015/02/20

II. Topaketa umoretsua!!!!

Zer gertatu zen jakin nahi? Bada kantatu bertsoak eta enteratuko zara:



-1-
Mintzalagun taldeen
bigarren bilkura
jarraituz ohitura
burutu berri dugu
gehienan gustura
Itsasmendin hurbilduz
zitako puntura
jeneroz betetako
mahaian ingurura
Aitortu beharra dut
Ederra itxura!!! (bis)


-2-
Hogei bat lagun ginan
joanak bertara
Eukenen zitara
Asmatu genduela
argi dago, hara!!!
Jan edanan laguntzaz
animatzen gara
Topikoa dirudi
baina horrela da
Solasaldi anitza
barre ta algara (bis)


-3-
Ondoren etorri zen
abestien tanda
abotsen eztanda!!!
Orriak genituen
Eukenek emanda
Benito eta Gorka
Oskorriren banda
eta beste hainbeste
etengabe txanda
Nolabait esateko
Ze mintzaparranda!!!(bis)

-4-
Bertsolaria berriz
zen Rosi Lazkano
alai eta sano!!!
Jaiotz herri du Aia
auzoa Elkano
Orion bizi denez
erdi ijitano
Bertso saio polita
ta egokia,no?
Oraingoan zuka ta
hurrena hitano? (bis)

 
INAXIO (2015-II-13)
Doinua: “Esne zaltzailearena”









2015/02/11

Azkoitiko urte osoko ekintzak prest!!!

Bi hilabetez proposamenak jaso eta hauek lantzen aritu ondoren, honako hau da mintzalgunek parte hartze prozesuaren ondorioz erabaki dutena:



 Eskerrik asko parte hartzeagatik eta denon artean erabakitako ekintzekin disfruta dezagun!!!!


Gozogintza saioa Astigarragan







Otsailaren 20an, ostirala, Zipotza elkartean gozogintza ikastaroa izango da mintzalagun eta gurasolagun guztientzat, arratsaldeko 17:30etatik aurrera.

Etorri eta goxo-goxo egongo gara!!!