2019/02/27

Mintzalagunok eta ikasleak, inauterietan murgilduta!



Ate joka ditugu neguko jairik ospetsuenak: inauteriak. Euskal Herri osoan osaptzen dira, herri bakoitzak bere erara, bere grazia eta ikusmoldea emanez. Bada, Andoaingo euskaltegian ere mozorrotu egin gara, KORRIKA eta INAUTERIAK gaia oinarri hartuta. Barre on batzuk egiteko balio izan digu, eta ez da gutxi. 

Hemen dituzue argazki batzuk:




Ondo ibili eta disfrutatu jai hauetan!

2019/02/20

SonGoku euskararen alde!


Ezin da ukatu izenburua bera ere deigarria ez denik. Euskal Herriko hainbat haur hazi dira SonGoku marrazki bizidunari begira, eta hark ere bere txikian euskara sartu izan du hainbat etxetan. Argia aldizkarian argitaratutako artikulu hau bitxia bezain interesgarria da.



HEMEN duzue lotura.


2019/02/11

Sukaldaritza tailerra ostiralean, Andoainen

Guraso eta helduentzako tailerra prestatu du Andoaingo Mintzalaguna taldeak, Bidaide egitasmoaren barruan. Kasu honetan, brotxeta dibertigarriak egingo dituzte. Saioa doakoa da, eta 5 eta 10 urte bitartekoentzat zuzendua dago. Andoaingo ludotekan izango da hilaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean. Aldez aurretik izena ematea gomendatzen da



Sukaldaritza dibertigarria izan daitekeela badakigu. Horregatik, oraingoan brotxeta erraz eta dibertigarriak egiten arituko dira ostiralean, Andoaingo Ludotekan. Tailerra doakoa izango da, eta guraso eta haurrak elkarrekin ondo pasatzeko helburuaz antolatu dute, testuinguru euskaldunean jolasean jarduteko. Parte hartzeko asmoa izanez gero, izena ematea gomendatzen da, euskaltegira bertara joanda edo telefonoz deituta. 943 59 17 04/ 662 132 558

2019/02/07

Zestoan "Hitano ikastaroa" otsailean eta martxoan


Oraingo honetan Zestoan hitanoari begira jarri dira, eta mintzalagun egitasmoa baliatu dute hitanoa herritarrengana gehiago hurbiltzeko.


Hemen duzue ikastaroaren nondik norako nagusiak:

Data: Otsailaren 8tik martxoaren 16ra (martxoaren 2an eta 8an ez da saiorik izango)
Ordutegia:
– Ostiraletan 16:00-19:00 edo 17:00-20:00 (partaideen arabera)
– Larunbatetan 10:00-13:00

Aurrera begira, ikastaroa amaituta, saiatuko dira mintzataldeak sortzen, inguruan praktikatzeko aukerarik ez daukanak, edota praktikatu nahi duenak aukera izan dezan. Hori, ordea, denborak esango du.
Izena ematea edo informazio gehiago jasotzea nahiko bazenu deitu edo idatzi 670420048 telefonora edo zestoa@aek.eus helbidera. Animatu, ederki pasako dugu eta!

Helbide HONETAN ere informazioa osagarria duzue.

2019/02/04

Sgardotegi sasoiari irekiera

Iragan larunbatean eman zieten Andoaingo Mintzalagunek sagardotegi garaiari hasiera. Urtero legez, Gaztañaga sagardotegira egin zuten txangoa, eta neguaren hotzagatik ere, giro epel eta goxoan egon ziren. Jan-edanaz gain, euskal abesti herrikoiak ere abestu zituzten. Bistan da, sagardoaz bustirik ere aukera ezin hobea dela mingainari emateko. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!