Guraso eta helduentzako tailerra prestatu du Andoaingo
Mintzalaguna taldeak, Bidaide egitasmoaren barruan. Kasu honetan,
brotxeta dibertigarriak egingo dituzte. Saioa doakoa da, eta 5 eta 10
urte bitartekoentzat zuzendua dago. Andoaingo ludotekan izango da
hilaren 15ean, arratsaldeko 17:30ean. Aldez aurretik izena ematea
gomendatzen da
Sukaldaritza dibertigarria izan daitekeela badakigu. Horregatik,
oraingoan brotxeta erraz eta dibertigarriak egiten arituko dira
ostiralean, Andoaingo Ludotekan. Tailerra doakoa izango da, eta guraso
eta haurrak elkarrekin ondo pasatzeko helburuaz antolatu dute,
testuinguru euskaldunean jolasean jarduteko. Parte hartzeko asmoa izanez
gero, izena ematea gomendatzen da, euskaltegira bertara joanda edo
telefonoz deituta. 943 59 17 04/ 662 132 558
No comments:
Post a Comment