2020/10/05

Mintzalagunek 10 urte Usurbilen

"Mintzalagunek laguna izan eta euskara praktikatzeko aukera ematen dit"

10 urteko bidea jorratu du Mintzalagun egitasmoak Usurbilen. Sustatzaileek (Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak) aurrez egin asmo zuten omenaldi ekitaldia bizi dugun osasun krisialdira egokituta ospatu zuten larunbatean Sutegin; "bertso-magia" ikuskizun baten bueltan. Ekitalditxo txiki batekin egitasmo bidelari eta bidelagunak omendu eta eskertu zituzten, parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera.

Euskararen erabilera indartzeko egitasmo praktiko bat. Euskara ahotan hartzeak ate gehiago zabaltzen dituenaren erakusle argia. Hizkuntzak sozializaziorako esparru berriak zabaltzerakoan eredu dugu, Usurbilen 10 urte bete dituen Mintzalagun egitasmoa.

Bidelari eta bidelagunak astero ordubetez euskararen mintzapraktikan jarri ditu hamarkada luzez Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko proiektuak. Urtemugaren harira, berez, maiatzean beste era bateko ospakizun moduko bat egin asmo zuten, "ezin izan dugu egin" bizi dugun osasun krisialdiagatik. Larunbat honetara (irailak 26) atzeratzea erabaki zuten; Sutegin "bertso-magia" ikuskizuna antolatu zuten, Eriz magoarekin eta Asier Azpiroz eta Eli Pagola bertsolariekin. Aurretik urtemuga ekitaldi txiki bat antolatu zuten.

Astean behin, ordubete
"Mintzalagunen 10 urte pasa ditugu, jarraitzeko asmoarekin, esperantzarekin", adierazi zuen Etumeta AEK euskaltegiko irakasle Rosa Zubeldiak.

Omenaldi eta eskertza ekitaldi txikiari bide eman aurretik, euskararen erabilera sustatzea helburu duen egitamoaren nondik norako nagusiak gogorarazi zituen. Bizpahiru edota lau lagunez osaturiko taldeak izaten dira. "Boluntarioa da, astean behin izaten da". Kafetxo baten bueltan, edota paseotxo bat emanez, euskara ahotan hartzea da kontua. Taldeak bidelari (euskara praktikatzera doazenak), eta bidelagunek ("euskaldun zaharrak") osatzen dituzte.

Ekimenean parte hartzeko gonbita luzatu zuen. "Baten batek asmoa baleuka bidelagun izateko edo mintzalagunen parte hartzeko, euskaltegira, Noaua!ra edo udaletxera jo dezake galdetzera, izen ematera. Librea da. Honez gero jakingo duzue, eskatzen den bakarra, astean behin, euskara praktikatzeko, bultzatzeko eta erabiltzeko ordubeteko konpromisoa hartzea da", Zubeldiak gogorarazi zuenez. 

Hamarnaka Mintzalagunek parte hartu dute 10 urteotan, euskararen erabilera sustatzea helburu zuen ekimenean. Tartean, duela urtebetetik Dani bidelaria eta Iñaki bidelaguna. Biak ala biak, urtebete pasatxo daramate egitasmoan parte hartzen, talde berean. Larunbateko Sutegiko eskertza ekitaldian hitza hartu zuten.

Dani: "Mintzalagunek laguna izateko eta euskara praktikatzeko aukera ematen dit"
Usurbilen bizi den argentinarra da Dani. Euskararen ezagutzan eta erabileran aurrerapausoak ematearekin batera, sozializaziorako bidea ere bada Mintzalagun berarentzat. "Euskaldun berria naiz, Argentinakoa naiz baina hemen bizi naiz. Astean behin kafetxo bat hartzen dugu, hiru gara. Haiek euskaldun zaharrak baina gazteak dira, ni euskaldun berria. Niretzako oso onuragarria da euskara praktikatzeko, baina batez ere laguna izateko. Duela ia bi urtetik Usurbilen bizi naiz familiarekin, eta hasieran, jendea ezagutzea pixka bat zaila da. Mintzalagunek laguna izan eta euskara praktikatzeko aukera ematen dit. Eta hori motibazioa da, hizkuntza bat ikasteko beti behar duzun motibazioa, eta lagunen bidez, adiskidetasunaren bidez polita da".

Iñaki: "Esperientzia oso polita da, asko ikasten dugu nahiz eta printzipioz gu irakastera sartzen garen"
Sortzez ataundarra, duela urtebete Usurbila heldutakoa. "Ez nuen inor ezagutzen", azaldu zuten Sutegiko ekitaldian. Txikitatik euskara ama hizkuntza duela hazi ostean, bidelagun gisa parte hartzen ari da Mintzalagun egitasmoan. Bidelarien edo euskara ikasi eta ahotan hartzen hasi direnen ahalegina nabarmendu zuen. "Bada ilargitik eroritako jende zoragarri bat, Daniren kasua adibidez, nolabait ailegatu direnak ulertzera, euskara euskaldunontzako zer den, eta eurek ere haientzako nahi dute. U

10 urteko bidea jorratu du Mintzalagun egitasmoak Usurbilen. Sustatzaileek (Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak) aurrez egin asmo zuten omenaldi ekitaldia bizi dugun osasun krisialdira egokituta ospatu zuten larunbatean Sutegin; "bertso-magia" ikuskizun baten bueltan. Ekitalditxo txiki batekin egitasmo bidelari eta bidelagunak omendu eta eskertu zituzten, parte hartzeko gonbita luzatzearekin batera.

Euskararen erabilera indartzeko egitasmo praktiko bat. Euskara ahotan hartzeak ate gehiago zabaltzen dituenaren erakusle argia. Hizkuntzak sozializaziorako esparru berriak zabaltzerakoan eredu dugu, Usurbilen 10 urte bete dituen Mintzalagun egitasmoa.

Bidelari eta bidelagunak astero ordubetez euskararen mintzapraktikan jarri ditu hamarkada luzez Etumeta AEK euskaltegiak, NOAUA! K.E.-k eta Usurbilgo Udalak sustaturiko proiektuak. Urtemugaren harira, berez, maiatzean beste era bateko ospakizun moduko bat egin asmo zuten, "ezin izan dugu egin" bizi dugun osasun krisialdiagatik. Larunbat honetara (irailak 26) atzeratzea erabaki zuten; Sutegin "bertso-magia" ikuskizuna antolatu zuten, Eriz magoarekin eta Asier Azpiroz eta Eli Pagola bertsolariekin. Aurretik urtemuga ekitaldi txiki bat antolatu zuten.

Astean behin, ordubete
"Mintzalagunen 10 urte pasa ditugu, jarraitzeko asmoarekin, esperantzarekin", adierazi zuen Etumeta AEK euskaltegiko irakasle Rosa Zubeldiak.

Omenaldi eta eskertza ekitaldi txikiari bide eman aurretik, euskararen erabilera sustatzea helburu duen egitamoaren nondik norako nagusiak gogorarazi zituen. Bizpahiru edota lau lagunez osaturiko taldeak izaten dira. "Boluntarioa da, astean behin izaten da". Kafetxo baten bueltan, edota paseotxo bat emanez, euskara ahotan hartzea da kontua. Taldeak bidelari (euskara praktikatzera doazenak), eta bidelagunek ("euskaldun zaharrak") osatzen dituzte.

Ekimenean parte hartzeko gonbita luzatu zuen. "Baten batek asmoa baleuka bidelagun izateko edo mintzalagunen parte hartzeko, euskaltegira, Noaua!ra edo udaletxera jo dezake galdetzera, izen ematera. Librea da. Honez gero jakingo duzue, eskatzen den bakarra, astean behin, euskara praktikatzeko, bultzatzeko eta erabiltzeko ordubeteko konpromisoa hartzea da", Zubeldiak gogorarazi zuenez. 

Hamarnaka Mintzalagunek parte hartu dute 10 urteotan, euskararen erabilera sustatzea helburu zuen ekimenean. Tartean, duela urtebetetik Dani bidelaria eta Iñaki bidelaguna. Biak ala biak, urtebete pasatxo daramate egitasmoan parte hartzen, talde berean. Larunbateko Sutegiko eskertza ekitaldian hitza hartu zuten.

Dani: "Mintzalagunek laguna izateko eta euskara praktikatzeko aukera ematen dit"
Usurbilen bizi den argentinarra da Dani. Euskararen ezagutzan eta erabileran aurrerapausoak ematearekin batera, sozializaziorako bidea ere bada Mintzalagun berarentzat. "Euskaldun berria naiz, Argentinakoa naiz baina hemen bizi naiz. Astean behin kafetxo bat hartzen dugu, hiru gara. Haiek euskaldun zaharrak baina gazteak dira, ni euskaldun berria. Niretzako oso onuragarria da euskara praktikatzeko, baina batez ere laguna izateko. Duela ia bi urtetik Usurbilen bizi naiz familiarekin, eta hasieran, jendea ezagutzea pixka bat zaila da. Mintzalagunek laguna izan eta euskara praktikatzeko aukera ematen dit. Eta hori motibazioa da, hizkuntza bat ikasteko beti behar duzun motibazioa, eta lagunen bidez, adiskidetasunaren bidez polita da".

Iñaki: "Esperientzia oso polita da, asko ikasten dugu nahiz eta printzipioz gu irakastera sartzen garen"
Sortzez ataundarra, duela urtebete Usurbila heldutakoa. "Ez nuen inor ezagutzen", azaldu zuten Sutegiko ekitaldian. Txikitatik euskara ama hizkuntza duela hazi ostean, bidelagun gisa parte hartzen ari da Mintzalagun egitasmoan. Bidelarien edo euskara ikasi eta ahotan hartzen hasi direnen ahalegina nabarmendu zuen. "Bada ilargitik eroritako jende zoragarri bat, Daniren kasua adibidez, nolabait ailegatu direnak ulertzera, euskara euskaldunontzako zer den, eta eurek ere haientzako nahi dute. Ulertzeaz gain haratago iritsi dira eta euskara ikasteko erabakia hartu dute. Argentinatik etorri eta euskara ikastea, irribarrea ateratzen zait".  

10 urtez, Mintzalagun Usurbilen sustatzen aritu den taldea ere goraipatu zuen. "Jende hau dena ikusita zer eskubide dugu guk gure aldetik ahal dugun guztian ez laguntzeko ezta? Esperientzia oso polita da, asko ikasten dugu nahiz eta printzipioz gu irakastera sartzen garen. Eta egitan animatzen zaituztet, oraindik apuntatu ez bazarete apuntatzeko. Eskerrik asko denoi, bakoitzak zuen aldetik jartzen duzuen parteagatik. Zuekin dena da posible, aupa zuek!".

lertzeaz gain haratago iritsi dira eta euskara ikasteko erabakia hartu dute. Argentinatik etorri eta euskara ikastea, irribarrea ateratzen zait".  