2020/07/01

Azkoitian ikasturteari amaiera, "normaltasunez"

Uztailean sartu garen honetan, dagoeneko ikasturteari amaiera ofiziala eman diote gehienek, baita mintzalagun taldeek ere. Azkoitian ez dute aukera galdu nahi izan, eta  argazki zaharren emanaldia aitzakia hartuta, ekitaldi xumea eta polita osatu dute agurrerako.

Helbide honetan duzue kronika osoa irakurgai.



Uda ezohikoa eta berria dugu aurretik, baina ziur gara gutako asko euskaraz bizitzen jarraituko dugula, edo behintzat ahalegin horretan bideak urratzen.

 MILA ESKER, BIDELAGUN ETA BIDELARI!

Ez genuke bukatu nahi mintzalagun bakoitzari eskerrak eman gabe. Eskerrik asko bidelagun eta bidelari,  urte honetan erakutsi duzuen dedikazioa ez da nolanahikoa izan. Zuek egiten duzue herria euskaldunago, eta zuei esker ere euskaraz bizitzea errazagoa da. 

Uda zoragarria dugu aurretik. Goza ezazue, eta astindu mingainak!