2012/05/29

Usurbilgoak Arditurriko zuloetan barrena



Oraingoan Arditurriko meatzetan barrena ibili gara. Aiako Harriak parkeko eguna zela aprobetxatuz, toki zoragarri honetan barneratu ginen eta garai bateko meatzariek nola eta nolako lanak egin zituzten ikusi genuen. Eguraldia ere primerakoa egin zigun eta Oiartzungo bidegorritik barrena oinez iritsi ginen Arditurrira.
Bukatzeko, mintzalagunen usadioei jarraituz, hamaiketako ederra egin genuen, sagordoaz bustita, noski!!

2012/05/15

Mintza eguna ekainaren 2an, Santurtzin.


 VII. Mintza Eguna izango da aurtengoa eta Bizkaian egokitu da oraingo honetan. Santurtzin izango da ekainaren 2an. Egun osoko egitaraua prestatu dute Santurtziko berbalagunek guztiek goza dezagun, baita umeek ere! Gurasolagun egitasmoen arrakasta kontuan baitute egitaraua prestatzerako orduan:

11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa ... eta sorpresa gehiago!


Bazkarirako txartelak maiatzaren 22ra arte erosi daitezke. Nagusien menua 20€tan daukazue (zeliako eta barazkijaleek menu berezia eskatu dezakezue), eta umeen menua ere egongo da 10 eurotan . Joateko asmoa duzuenak, zuen herriko dinamizatzailengana jo.

 
Menua: Oilasko paella, txahal-masailak txanpiñoi eta patatak parisko erara, postrea, kafea.