2014/02/25

Sahatsa dantza taldera bisita

Azkoitiko mintzalagunak Sahatsa dantza taldera bisita egin zuten! Euskal dantzei buruzko bitxikeria ugari ezagutzeaz gain, izan zen, dantzarako aukerarik ere!!!

Eskerrik asko Sahatsa dantza taldeari, euren entseguak nolakoak diren ikusten uzteagatik eta hain ederki pasarazteagatik!!!!





Mintzamerienda oraingoan!!!!

Urnieta eta Astigarrako mintzalagunek erosketak euskaraz egiten ikasteko herriko harategiak bisitatu zituzten giro paregabean! Izan zen, bai, zer jan eta zer edan!

Jarraitu horrela!!!!!


2014/02/24

Gurasoak gogotsu Andoainen!

Hasi dira martxan guraso taldeak euskaraz!!!! 14 lagun ditugu astero ordubete elkartzen direnak; dakitena erakusteko eta ez dakitena jasotzeko prest!

Elkarlan polita. Izan ere, euskara denon altxorra da eta gure seme-alabei altxor hau trasmititu nahi badiegu, gu gara eredu onena, gu euskaraz entzuten eta ikusten bagaituzte haiek ere euskaraz arituko baitira.

Zuk ere parte hartu nahi baduzu, badakizu, zure zain gaude!!!!

2014/02/18

Azaleztapen tailerra Andoainen

Ostiralean Andoaingo Mintzalagunekoek azaleztapen (enkoadernazio) tailerra burutu zuten. Aukera paregabea elkartzeko, euskaraz solasteko eta kuaderno polit bat eskuratzeko. Mila esker, bereziki, gure irakasleari, Modestori!


2014/02/11

Enkuadernazio tailerra Andoainen.

Otsailak 14, ostirala, hitzordu interesgarria duzue Andoainen! Irudimena landuz, enkuadernazio tailerra!

Informazio gehiago  hemen:







2014/02/10

Sukaldean gustura!

Hementxe pakistandar afaria prestatzen!!!!!



Hau da hau abilezia!!!!


Oso goxoa dena eta euskaraz lagundurik, mundiala!!!!!!