2015/06/23

Kantu-pintxo-pote borobila Azkoitian!!!


Ikasturtea kantuan amaitu genuen.

Ekainaren 18an, ikasturteari amaiera ezin hobea eman genion AEK-ko ikasle, mintzalagun eta irakasleok. Zazpietan elkartu eta kantu-pintxo-potean ibili ginen. Iraurgi Abesbatzako kideen laguntzaz herria alaitu ondoren, eguna borobiltzeko, Orbelan bapo afaldu genuen.

Eskerrik asko Iraugi Abesbatzako lagunei eta hurbildu zineten guztioi!

Ondo pasa oporrak eta datorren ikasturtera arte!!!!


Magia saio bikaina Urola Kostan!!!!


 Ikasturtea umorez eta harrituta bukatu dute gure kostako lagunek!!!!

Jarraitu horrela, irribarrez, eta datorren ikasturtera arte!!!





2015/06/16

Mintza kantu poteoa Andoainen!!!

Ostegunean mintza kantu poteoa izango da Andoainen.18:30ean Zumea Plazan elkartuko gara eta lau taberna igaroko ditugu, bakoitzean abesti bat kantatuz. Zein taberna izango diren? Hementxe kartela!!!






 Diploma banaketa eta zozketa ere izango dira.









2015/06/15

Amaiera festa Zumaian!!!


Urola Kostako Mintzalagunak AEK-ko ikasleekin batera Urola trena bisitatzen.

Larunbatean, ekainak 13, eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, han izan ginen Urolako trenean. Garai bateko kontuak gogoratzeko aukera izan zen eta ondoren museo interesgarria ikusteko tartea. Nola ez, ondoren bazkari eder batekin amaitu genuen.




2015/06/10

Munoandira bisita

Maiatzaren 29an Munoandi herri harresitua ikustera joan ginen. Antxoka Martinez arkeologoa izan genuen lagun, Burdin Aroko herrixka honen ezaugarriak ezagutu eta ulertzeko.

Azalpen interesgarriak izan ziren, gure arbasoen bizia ulertzeko: zergatik aukeratzen zituzten leku hauek herrixkak egiteko, harresiak zer funtzio zuen, bertan aurkitutako hainbat objekturen zergatiak...

Ibilalditxo polita eginez iritsi ginen eta bidean ere ez zen berriketarik falta izan.

Eskerrik asko Antxokari aldez aurretiko jarrerarengatik eta euskaraz hain azalpen bikainak emateagatik!!!!



2015/06/01

Udan ere mintzalagun martxan!!


Azpeitiko Tren museora bisitan

Urola Kostako mintzalagunak eta AEK-ko ikasleak ekainaren 13an Azpeitiko tren museora joango da. Bertan museoa ikusi ondoren, aspaldiko Urola tren zaharrean Lasaora joango gara eta ondoren bazkari eder batekin amaituko dugu!!!