2012/06/25

Ikasturte amaiera bikaina Azkoitian!

                                          Bertso tailerrean ez ziren falta izan, bertsoa, umorea, jana eta edana!
                                          Mundialak gara!




                                          Afaltzen hasteko prest !

Ikus daitekeenez, lagun asko elkartu ginen ikasturteari amaiera emateko. Bertso tailerra oso interesgarria izan zen eta uste baino gehiago ikasi genuen. Eskerrik asko Erniarraitz bertso-eskolari, batez ere, Eneritz, Jokin eta Silviari.

Ondorengo afaria ere ez zen atzean garatu! 50 laguneko kuadrila bikainak ederki afaldu genuen Iraurgi elkartean! Afaria goxo- goxo zegoen, gure sukaldari eta bere laguntzaile finei ere eskerrik asko!!!!!!

Uda bikaina pasa dezazuela eta irailean ikusiko gara elkar!!!!!!!!!!!

Bitartean, izan EUSKALAKARI!!!!!!!!!!!!!!!!!




2012/06/18

Arratsalde bikaina Ondaregunea bisitatuz!






Bisita oso interesgarria izan zen. Azkoitiko historiari buruzko txutxu-mutxu batzuk ezagutu genituen. Eguraldi bikaina egin zuen eta ondorengo tragoa ere ederki etorri zitzaigun egarria asetzeko! Ikusten den bezala, talde bikaina elkartu ginen!


2012/06/12

Ikasturte amaierako festa Azkoitian!


Ekainaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, BERTSO TAILERRA izango dugu Azkoitiko bertso eskolaren eskutik. Elkarguneko sukaldean elkartuko gara eta meriendatu bitartean, berTsoa izango dugu hizketa gai. Ea bertsoren bat edo beste ere abesten dugun!

Ondoren, 20:00ak aldera, Iraurgi elkartera joango gara afari goxo-goxoa zain izango baitugu, Fernando txefaren eskutik.

Ikusten duzuenez, plan zoragarria! Elkarguneko sukaldean ikusi nahi zaituztet guztiok, bertsorako gogoz!

Animatu!

San Martinera bisita!


Ekainaren 14an San Martingo ondaregunea bisitatzera joango gara. Izan ere, azkenaldian egin diren arkeologia-azterketek garbi adierazten dute mendiska hau "sagaratua" dela gutxienez, VII.mendetik, elizatxoan aurkitu duten errausketa-ontziak kontuan izanda. Elizatxoaren tajuketan ageri-agerikoak dira dorrea eta erloju handia, Bilboko Zugasti etxeko erlojugileek egina 1859an. Gaur egun berreskuratu egin da, arkeologia-museo gisa eta eliza-jardueretarako, eta Azkoitiren historia eta Euskal Herriaren ikusmolde espirituala ederki jasotzen dituen lekua da.


Beraz, animatu eta azaldu arratsaldeko 18:00etan euskaltegira! Bertatik oinez abiatuko gara eta ondoren hitzalditxoa izango dugu !











Inbidia emateko

Begira ze argazki politak, ummmmmmmmmmmmmmm





 

Tailer Bejetarianoa

Arrakastatsua izan zen Larunbateko tailerra, jende kopuru aldetik izugarri ez izan arren, primeran pasatu genuen eta baita asko ikasi ere. 







2012/06/09

Sukaldaritza tailerra Andoainen

                                                          


Gaur arratsaldeko 18etan Irunberri elkartean honelako platerak prestatuko ditugu: Bikain pasatuko dugu!!!

Anima zaitezte!!!

2012/06/08

Julian Iantzi Zarautzen !


 
Ikasturtea amaitzear da eta urtero bezala, aurten ere, amaiera festa ospatuko dugu.

Ekitaldia ekainaren 14an, osteguna, izango da, Zarauzko Etxezabalako aretoan ( Udaletxeak kale Nagusian duen eraikinean, 1.go solairuan),arratsaldeko 19:00etan. Bertan,  Julian Iantzi aurkezleak hitzaldia eskainiko du:  euskararekin zer harremana izan duen, nola eta noiz ikasi zuen  eta, zein garrantzia duen bere bizitzan kontatuko digu.
 
Ondoren mokadutxoa hartzeko aukera izango dugu, giroa bikaina izango da, beraz, animatu!!